Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 apirila, 2020 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Itsasontzietako edukiontziak portura eramaten dituzten garabiak digitalizatzeko Predicrane proiektuak aurreikuste mantentze-teknologia berriak txertatuko ditu

Ezarpen teknologiko hauen helburua diagnostiko bat egitea da, aldez aurretik garabiek izan ditzaketen hutsegiteak detektatzeko
Unas grúas portuarias más inteligentes

Portu-garabi adimendunagoak .

 

Zeukok, portu-sektorean lan egiten duen ingeniaritzak, eta Tecnaliak, Basque Research & Technology Allianceren (BRTA) parte den ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentroak, portu-garabiak digitalizatzeko proiektu bat hasi dute, mantentze prediktiboaren inguruan soluzio bat garatzeko. Proiektu honek STS –Ship to Shore motako portu-garabiekin lan egingo du edo, beste izenez, edukiontzi-eramaileekin. Ekimena, Predicrane izenekoa, SPRIren Basque Industry 4.0 laguntza-programaren parte da eta operazioen hobekuntzan, makinen eskuragarritasunean, kostuen murrizketan, produktuaren kalitatean eta garabien balio-bizitzaren prozesuan eragina izango du. 

Ezarpen teknologiko hauen helburua diagnostiko bat egitea da, aldez aurretik garabiek izan ditzaketen hutsegiteak detektatzeko; izan ere,  portuetako elementu kritikoak dira garabiak. Informazio honek aurreikusi gabeko geldialdiak murriztuko ditu, programatutako konponketak  erraztuko ditu, mantentze-lan zuzentzaileak murriztuko ditu eta beharrezkoak ez diren mantentze-lan prebentiboak gutxituko ditu, kostuak aurreztuz. Horretarako, garapena bi fasetan osatuko da, 18 hilabetekoa lehenengoa eta 10 hilabetekoa bigarrena. Fase horietan, irismen mugatuko modulu-bertsioak sortuko dira, produktu oso bat lortu arte. 

Lehenengo etapan, garabiaren motor-talde murriztaileak aztertuko dituzte, hausturak saihesteko eta eragiketa eta mantentze ekintzak aurreikusteko. Sistema honek datuak eskuratzeko eta aztertzeko teknologiak izango ditu, osagaien osasun-aldagaiak jasotzeko, akatsak detektatzeko, balio-bizitza kalkulatzeko eta erabiltzaile-interfaze bat sortzeko. Tresna hori lortzeko, hainbat jarduera egingo dira, hala nola garabien fidagarritasuna aztertzea, estrategiak eta tresnak hautatzea, sistema osagarriak sortzea, eta diagnostiko eta pronostiko soluzioak diseinatzea eta aplikatzea. 

Bigarren etaparen 10 hilabeteetan, erantzunaren pilotu bat lortzea espero da, ingurune erreal bateko garabietan txertatzeko eta emaitzak beste garabi mota batzuetara zabaltzekoPredicranek, iraganean gertatutakoa aztertuta eta etorkizunean gertatuko daitekeena balioztatuta, garabiaren elementu jakin batzuetan akatsak detektatzen lan egingo du, eta matxurarreta luzeak edo garabia erabiltzeko moduan ez dagoen epeak saihestuko ditu. 

Ekimen honetan, proiektuaren parte diren bi erakundeen gaitasunak gehitu dira: portuko garabiak mantentzen eta digitalizatzen Zeukok duen ibilbide luzea eta, Tecnaliaren aldetik, zentro teknologikoaren ezagutza mantentze-lan analitikoan dauden tresna eta eredu teknologikoen inguruan. 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak