Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 iraila, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala

Irontec enpresak Jordanian errefuxiatuta dauden pertsonentzako call center adimentsua sortu du

Plataformak aukera ematen du telefono bidez NBEko lan-aholkulariekin konektatzeko

Plataformak aukera ematen du telefono bidez NBEko lan-aholkulariekin konektatzeko

Irontec enpresa bizkaitarrak komunikazio-plataforma bat garatu du eta horri esker  Jordaniako Azraq  eta Zaatari esparruetan errefuxiatuta dauden pertsonek aukera dute telefonoaren bidez  lan-aholkulariekin konektatzeko euren lan-itxaropenak hobetzearen ondoreetarako. Proiektua NBEaren barruko Agentzia den ILO – Lanaren Nazioarteko Antolakuntzarentzat egin da  eta Jordaniako Lan Ministerioaren lankidetza izan du.

 

Sistema IP ahotsean edo Internet bidezko ahotsean oinarritzen den call center adimentsua da eta software askean garatu da eta horri esker ILO-NBEko aholkularitza bulegoek aukera dute pertsona errefuxiatuei  arreta eta aholkularitza zerbitzuak emateko. Plataformaren ezaugarrietako bat da aukera ematen duela pertsonaren kokapenaren eta profilaren arabera deiak era automatikoan beste helbide batera zuzentzeko, arreta hobetuz. Halaber, eskabideak erabiltzaile bakoitzaren fitxara lotzen dituen ahots-postontziaren sistema du erantzunak azkartuz eta   arreta hobetuz. Call center berriarekin aukera egon da maila geografikoan kokapen oso desberdinetan dauden agenteak sistema zentralizatu baten biltzeko.

 

Tokiko hornitzaile baten makinerian ezarri den irtenbide honen garapen teknologikoaren ardura izan duen enpresa Irontec  izan da. Euskal konpainiak egin duen ekarpenik nabarmenena software askeko teknologien inplementazioa izan da, irtenbide malguagoa, irekiagoa eta eskuragarriagoa garatzeko bideak eskaini dituelako, aldi berean zerbitzuaren segurtasuna eta erabateko eskuragarritasuna  bermatuz.

 

Irontec enpresa Bilbon dago kokatuta  eta 16 urteko esperientzia dauka teknologia irekietako irtenbideen garapeneko aholkulari moduan. Joan den ekainean enpresak software aske eta teknologia berrien arloko hornitzailerik onenaren Open Awards 2019 saria lortu zuen.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak