Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

4 uztaila, 2017
IoT, dron eta espazioko rover-ei buruzko ikastaroak eskainiko dira Camptecnológico udalekuetan

10.000tik gora neska-mutil pasa dira Camptecnológico ekimeneko tailerretatik.

Martxan da udako kanpaldien 7. edizioa zazpi autonomia erkidegotan.

 

Aplikazio mugikorrak sortzea, mundu birtualak diseinatzea edota robotak eraikitzea; horra <a href=”https://camptecnologico.com”>Camptecnológico</a> udako ikastaroen egitarauan eskainiko diren jarduera batzuk. Ekimena 2011n sortu zen Bizkaian, eta aurten beste edizio bat antolatu da, Espainia osoan zabaldutako 22 tailerrekin. Hemendik eta irailera bitartean, 2.500 haur eta nerabe igaroko dira ikastaroetatik.

&nbsp;

Proiektuaren helburua da zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzea gazteen artean, haurren sormena aktibatzen duten jarduera dibertigarrien bitartez. Asmoa da teknologia digitalen kontsumitzaile izatetik sortzaile izatera igaro daitezela eta beren etorkizun profesional nahiz pertsonalerako oso baliagarriak diren ezagutzak gara ditzatela. Helburu hori kontuan harturik, hogeita hamar bat <a href=”https://camptecnologico.com/talleres-tecnologicos/”>tailer</a> desberdin diseinatu dira 4 eta 18 urte bitarteko gazteentzat.

&nbsp;

Egitarauaren barruan jorratuko dira, besteak beste, robotika hezitzailea, bideojokoen programazioa Scratch erabiliz, Android aplikazioen diseinua, 3D inprimagailuen erabilera, dronak eraikitzea eta, besteak beste, bideoak sortzea stop motion erabiliz. Aurtengo edizioan beste tailer batzuk eskainiko dira, horietako bat Gauzen Interneti buruz. Neska-mutilek maketa bat diseinatu eta eraikiko dute 3D inprimagailuen bidez, eta maketa horri sistema domotikoak aplikatuko dizkiote, adibidez, argiztapena kontrolatzeko, ateak irekitzeko edota tenperatura igo nahiz jaisteko.

&nbsp;

Camptecnológico ekimena 2011n sortu zen, Bizkaian antolatutako tailer multzo batekin, non 250 neska-mutil inguruk parte hartu baitzuten. Hurrengo urtean Arabara (Gasteiz), Iruñera, Bartzelonara eta Madrilera ere zabaldu zen, eta gaur egun, zazpi autonomia erkidegotan egiten da. Udako kanpaldiez gain, ikastaroak antolatzen dira urtean zehar, eta lankidetzak sortu dira ikastetxe eta enpresekin. Camptecnológico proiektuko taldea lanean ari da horrelako ikaskuntzak sartu ahal izateko eskoletako curriculum ofizialean, irakasleak prestatzeko ikastaroen bidez.

induistria digitala
Enpresa digitala 18 ekaina, 2020
Industria Digitala programak 279 digitalizazio-proiektu lagundu ditu 2,36 milioi eurorekin

    Telelana ezartzeko proiektuak eta 4.0 industriako teknologia bideratzaileekin...Leer más

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?