Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 ekaina, 2022 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira: ELAY, Euskaren Marka, Informatikari Euskaldunak, Google Analytics 4, CyberCommander eta BOTNET
IndeusBerri bannerra_EKAINA

Indeus Elkarrizketak egitasmoan ELAYko Imanol Iparragirrekin izandako solasaldia dakarkizuegu gaurko IndeusBerrin. Honekin batera beste berri batzuk ere nabarmendu nahi ditugu: Makina-Erremintaren azokan, CyberCommander ekitaldiaren barruan euskaraz egingo den hitzaldia, Google Analytic 4rako migrazioa ondo egiten ikasteko Enpresa Digitalak antolatutako jardunaldia, Euskararen Marka ikerketaren emaitzen aurkezpena eta Informatikari Euskaldunen XII.bilkura. Amaitzeko, SPRI Hiztegiko hitz berri bat: BOTNET!

“Produktuaren bizi-ziklo zibersegurua: gailutik lainora” hitzaldia euskaraz Makina-Erremintaren azokan. Cybasque eta Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak CyberCommander izeneko ekitaldi berezia antolatu dute, Ikerlanen laguntzarekin. Ekitaldi horren barruan eta INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak sustatuta,”Produktuaren bizi-ziklo zibersegurua: gailutik lainora” hitzaldia eskainiko du, euskaraz, Ikerlaneko Aitor Urbietak. Ekainaren 14an izango da, 13:15tan.
Google analytics 4rako migrazioa egiteko jakin beharreko guztia, online eta euskaraz ekainaren 17an. 2023ko uztailean, Google Analytics-en 4. bertsioa izango da ofizialki Googlek mantenduko duen bertsio bakarra. Miloika erabiltzaile ditu orain arte ezagutu dugun bertsioak eta erabiltzen jarraitu ahal izateko, bertsio berrira aldatzea ezinbestekoa izango da. Jardunaldi honetan Universal Analytics-etik GA4ra migratzeko kontutan hartu beharreko guztiak azalduko dugu.
ELAY, Indeus Elkarrizketak solasaldian. ELAYko Imanol Iparragirrerekin egin dugu solas, Indeus Elkarrizketak ekimenaren barruan. Automobilgintzarako segurtasun piezak egiten dituen konpainiak Antzuolan du bere egoitza nagusia, eta Mexikon eta Txinan lantegiak. ELAYk munduan izan nahi duen tokiaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat hizkuntza da, euskara, enpresari balio erantsia ematen diona.
BOTNET, zonbien-sare, Industria Berriaren SPRI Hiztegian. Zonbi ordenagailuen multzoa edo sarea, zeinak erasotzaile batek kontrolatzen baititu urrutitik, guztiak zerbitzari beraren bidez, eta jarduera gaiztoak egiteko erabil baitaitezke guztiak batera, hala nola spamak bidaltzeko, DDoS erasoetarako eta abarrerako. Zonbien sarea modu autonomoan eta automatikoan exekutatzen da, birus, har edo troiatar batek infektatzen duenean.
Uztailaren 1ean egingo da Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura, Adimen Artifiziala ardatz hartuta. Gaiak ertz ugari dauzka eta bilkura gune egokia izan daiteke horiek erakutsi eta eztabaidatzeko: Adimen Artifizialaren garapena eta egungo erronkak, erakundeen eta industriaren estrategiak eta aplikazio nabarmenenak, hezkuntzan eta ingurugiroan dauzkan inplikazioak, algoritmoen etika, datuen pribatutasuna eta beste hainbat.
“Euskararen Marka” ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu EHUko NIK ikerketa taldeak. 2019an abiarazi zuen Euskal Herriko Unibertsitateak euskararen marka aztertzeko ikerketa proiektua. Lantaldearen metodologia Kellerren Markaren balioaren ereduan oinarritu da. Eredu honek markaren ezagutza hartzen du ardatz, eta bost osagai nagusi ditu: aktibitatea, atxikimendua, jarrerak, asoziazioak eta antzematea. Honela jaso du albistea Enpresa Bidea agerkariak.

Lotutako albisteak

19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak