Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 iraila, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Start up UP Euskadi

HobbieSpot: “pertsonak konektatzen ditugu mundu errealean aisialdiaren bitartez”

HobbieSport startupa Bostoneko Cambridge Innovation Center-en sartu da

 

HobbieSport startupa Bostoneko Cambridge Innovation Center-en sartu da

 

HobbieSpot aplikazioa “erabiltzaile eta planentzako marketplace bat da, zeinaren bidez hiri bateko agenda osoa deskubritu baitaiteke” dio Roberto Salcines fundatzaile eta zuzendari nagusiak. Proiektua komunitate bat da, non kideek beren inguruko eta gustuko aisialdi-jarduerak aurki ditzaketen eta, aldi berean, harremanetan jar daitezkeen antzeko zaletasunak dituzten beste erabiltzaile batzuekin.

 

HobbieSpot aplikazioak toki bateko planak biltzen ditu, eta jarduera-motaren arabera iragazten. Gaur egun, 24 zaletasun-kategoria global dauzka, eta 500dik gora hobby desberdin. Badaude sukaldaritza tailerrak, gamer topaketak edo astebururako planak. Aplikazio berria dagoeneko erabil daiteke Android eta iOS gailuetan, eta hartzaile-mota desberdinei zuzentzen zaie, bai hiri bat bisitatzen ari diren turistei, bai eta bertan bizi direnei. Gainera, eduki sozial handia du: “Hasieratik izan dugu helburutzat pertsonak konektatzea aisialdiaren eta entretenimenduaren bitartez” dio Roberto Salcinesek.

 

Aplikazioa gainerakoengandik bereizten duen ezaugarrietako bat da erabiltzaileek ere plan berriak antolatu ditzaketela beste batzuk apuntatu daitezen, eta aukera dago plan horiek monetizatzeko. “Adibidez, sor daiteke turistei zuzendutako plan bat, pintxoak dastatzera eraman Alde Zaharrera, eta diru-kopuru txiki bat kobratu parte-hartzaile bakoitzari” dio Salcinesek. Plan sekretuak ere egin daitezke, antolatzaileek gonbidatutako pertsonei bakarrik zuzenduak.

 

Aplikazioa erabilgarri dago Espainiako 35 hiritan eta nazioarteko beste hiri batzuetan, eta orain Estatu Batuetara bideratuta dago nagusiki. Dagoeneko baditu jarduerak Boston, New York, San Frantzisko eta Los Angelesen, eta HobbieSpot-eko lantaldea hasia da aplikazioa zabaltzen Ipar Amerikako 20 unibertsitatetan. Enpresaren beste helburu bat da finantzaketa-erronda bat abiaraztea nazioarteko inbertsiogileak proiektuan sar daitezen.

 

Bizkaia International Startup Connection ekimenak HobbieSpot hautatu du bere azken edizioan, eta lantaldea Bostonera joan da, Cambridge Innovation Center-era. Programa horri esker, HobbieSpot eta Bizkaiko beste lau startup kokatuko dira CIC coworking espazioan, non aukera izango baitute harremanetan jartzeko bertako ekintzailetza-ekosistemarekin. “Guretzat garrantzitsua da Bostonen CIC bezalako euskarri bat izatea” dio Leire Ballestak, HobbieSpot enpresako negozioaren garapen arduradunak, “horrela askoz errazagoa da gure produktua ezagutzera ematea eta komunitate bat sortzea beronen inguruan”.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak