Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
16 apirila, 2017

Health 2.0 Basque ekimenak osasunarekin lotutako startup teknologikoak bilatzen ditu

Ekainaren 16an egingo da Health 2.0 Basque komunitatearen bigarren topaketa.

3 enpresak beren proiektua aurkeztuko dute Osasun Digitalaren Europako Kongresuan.

 

Health 2.0 Basque tokiko kapitulua komunitate bat da, zeinaren bidez elkarrekin bildu nahi baitira osasunaren esparruko teknologia digitalekin lotutako enpresak eta eragile publiko zein pribatuak. Init Health enpresako Juan Carlos Santamaría eta Gonzalo Lópezek eta familiako mediku Blanca Usozek bultzatutako gune hori urtarrilaren amaieran aurkeztu zen, aldizkako topaketak antolatzeko eta topaketa horien bidez ezagutza-trukerako sare bat sortzeko.

 

Health 2.0 Basque jardunaldiaren bigarren jardunaldia Donostian egingo da ekainaren 15ean eta 16an, Osasun Digitalaren Europako Kongresuaren barruan. Topaketa horretan aurkeztuko diren hiru proiektu berritzaileek osasun arretarako eta osasun zaintzarako teknologia berriak darabiltzate. Parte hartuko duten startup-ak aukeratzeko, Health 2.0 Basque komunitateak enpresei zuzendutako deialdi bat ireki du. Lantaldeak hiru proiektu hautatuko ditu topaketan aurkezteko.

 

Osasun Digitalaren Europako Kongresua UPV/EHUren Udako Ikastaroen egitarauaren barruan dago, eta bi egunez aztergai izango ditu osasunaren sektorea irauli duten teknologiak. Egitarauaren barruan, askotariko gaiei buruzko hitzaldiak eskainiko dira: arreta integratua, ezagutzaren kudeaketa, pazientearen parte-hartzea eta jabekuntza, teknologien bidezko berrikuntza, eta baita ere tele-medikuntza, adimen artifizialeko teknikak eta osasunari aplikatutako Gauzen Internet.

 

Marisa Merinok, OSI Tolosaldea Osakidetza erakundeko zuzendari kudeatzaileak, zuzenduko ditu jardunaldiak, Salud Digital Elkartearen, Signo Fundazioaren eta Senap erakundearen laguntzarekin.

Basque Industry 4.0 6 apirila, 2020
Optimus 3D: “Krisi honekin, fabrikazio aurreratuak adin nagusitasuna erdietsi du”

Optimus 3D euskal enpresak bere 3D fabrikazioaren zati bat egokitu du, eta maskara gardenak edo...Leer más

Ivan Mateos, Zitu enpresako zuzendari komertziala
ERIS, makina-erremintaren produkzioa hobetzeko plataforma

Zitu enpresa gipuzkoarrak software bat garatu du makinen datuak eraginkortasunez atzemateko kontrol...Leer más

Basque Industry 4.0 4 apirila, 2020
Eragile ekonomikoek positiboki hartu dute Deep Dive – 4.0 teknologietan murgiltzeko jardunaldien aurkezpena

Joan den apirilaren 1ean, Basque Digital Innovation Hub erakundeak 4.0 teknologietan murgiltzeko...Leer más

Basque Industry 4.0 2 apirila, 2020
384.000 robot industrial eta gizaki-robot lankidetza Euskadin

4.0 konponbide robotikoak, elkarlaneko fabrikazio malgua bermatzeko. Gure robotikaren hilabetearen...Leer más

Jaso y Tecnalia convierten grúas industriales en robots
Basque Industry 4.0 31 martxoa, 2020
Garabi industrialak robot bihurtu dituzte Jasok eta Tecnaliak

Garapen berriak aukera ugari ematen ditu eskuzko prozesuak eta doitasun-prozesuak automatizatzeko,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?