Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 iraila, 2018 Digitalizazioa Enpresa digitala

Goaz Social, bidaia esperientziak partekatzeko komunitatea

Donostiako lantalde batek sortu du aplikazioa

 

Donostiako lantalde batek sortu du aplikazioa

Hiri batera joatekotan bazara, blog edo bidaia-gidetako gomendioak baino askoz gehiago interesatzen zaizkizu lagun eta ezagunek egiten dizkizutenak. Ideia horri jarraiki, Donostiako lantalde batek Goaz Social aplikazio mugikorra garatu du. Sare bat da, erabiltzaileek bertatik bertara partekatu eta kontsulta ditzaten ibilbideak, esperientziak edo aisialdiko jarduera guztiz pertsonal eta desberdinak.

 

Aplikazioa abuztuan merkaturatu zen, dohainik eskura daiteke Android eta iOS gailuentzat, eta 100.000tik gora deskarga izan ditu hilabetean. Lehen fase honetan, aplikazioa Euskadira mugatzen da, baina izan duen arrakasta ikusirik, lantaldea Estatu osoan merkaturatzeko prestatzen ari da. “Eskaintzen ditugun ibilbideak ezohikoak dira. Donostian bazaude, adibidez, badakizu Igeldora igo zaitezkeela, edo Kontxara joan; Goaz Social aplikazioak, berriz, esperientzia desberdin eta orijinalak eskaintzen ditu, erabiltzaileek eurek igo dituztelako” azaldu du Amaia Zarzuelok, enpresako komunikazio arduradunak.

 

David Goikoetxea eta Jon Serranok bultzatutako Grupo Creative agentzian sortu zen ideia. Garapen-lanetan bi urte igaro ondoren, uda honetan argitaratu dute aplikazio berria, 10 laguneko lantaldearen laguntzaz. Aplikazioaren alderdi garrantzitsuena da posible dela erabiltzaileek igotako ibilbideak edo esperientziak sortu, partekatu eta gordetzea. Baina baditu bestelako funtzionaltasunak ere, esaterako, hegaldi eta ostatu eskaintzen bilaketa. Komunitatea bereziki zuzentzen zaie toki berri batera bidaiatu nahi dutenei eta baita ere norbere hirian aisialdi-aukera berriak aurkitu nahi dituztenei.

 

Aplikazioaren erabiltzaile kopurua handitu ahala, lantaldearen asmoa da Goaz Social esperientzien marketplace bihurtzea, non jarraitzaile gehien dituzten erabiltzaileek probetxua atera ahal izango baitiete partekatzen dituzten edukiei: “helburua da erabiltzaile bakoitzak bere esperientziak saltzeko aukera izatea, lortzen dituen puntuen arabera” azaldu du Amaia Zarzuelok. Proiektuaren beste mugarri bat da nazioarteko merkatura egingo duten jauzia, batez ere Estatu Batuetara. 2019an iritsiko omen dira hara.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak