Aholkularitza eta informatika zerbitzuen Gfi enpresak iparraldean duen departamenduak, urtebete inguruko epean, bere negozio zifra %20 areagotzea lortu du, Euskaltel-ekin, telekomunikazioen euskal operadorearekin 2014ko uztailean sinatutako kontratua dela medio.
Iragan urtean, Euskaltel-ek informazioaren eta komunikazioaren teknologia zerbitzuen externalizazioa Gfi Norte-ri eman zion, enpresari, Zamudioko bizkaitar udalerrian dituen Estatu mailan telekomunikazio negozioen garapen zentroko bere instalakuntzak, aldatzeko aukera eman dion aliantza horixe.
Gfi-ko iparralde inguruko zuzendari nagusi José Echezarrak, euskal operadorearekin lotutako kontratuak “urtebete inguruko epean, langilegoak 150 pertsona gehiago izatera pasatzea, eta denbora tarte berean negozio-zifrak %20 gora egitea” suposatu duela ziurtatu du.
“Hurrengo urteari begirako aurreikuspenak langilegoa ia 600 enplegatu izatera pasatzea da, egun, Gfi Norte-ko lau bulegoetan 500 izatera heltzen gara”, gehitu du zuzendaritzako kideak.
Bere iritziz, sektoreak aurre egin behar dien erronka nagusiak, bezeroek eskatutako proiektu eta zerbitzuen eskaerari aurre egiteko gai diren hautagai egokiak aurkitzeko zailtasunak, egun azaltzen ari diren negozio- aukera berrien sendotzea eta TIC-ei bideratutako baliabideak inbertsio gisa eta ez gastu modura antzeman daitezela dira.
Gainera, etorkizunerako joera moduan Digital Business-a, Kalitatea eta Testing-a, Cloud-a eta Big Data nabarmentzen ditu.
Gfi-k Espainian1.400 profesional baino gehiagori eta Europan 11.000ri lana ematen die.
GFI Aurkezpena
[embed_blog_up_euskadi id=”2″]
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak berretsi egin...Leer más
Partekatu50. hamarkadan sortutako familia - enpresari jarraipena emanez sortu zen Viuda de Sainz enpresa...Leer más
PartekatuEAEko 13 eragile, horien artean, enpresak, teknologia-zentroak eta klusterrak, konponbideak...Leer más
PartekatuAitor Urzelaik hiru hilabete bete ditu abenduan SPRI Taldearen buru bezala. Bere erronken artean,...Leer más
Partekatu20 urteko esperientziarekin, Rem-Iru xafla eraldaketan eta mota guztietako produktu metalikoen...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?