Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
25 maiatza, 2017

Fun & Serious Game Festival jaialdia motorrak berotzen hasi da

Yuji Naka, 2016an Bizkaia Saria jaso zuen Sonic Hedgehog jokoaren sortzailea.

Topaketa abenduaren 8tik 11ra egingo da Bilbon.

 

Dagoeneko sei edizio antolatu direlarik, nazioarteko Fun & Serious Game Festival topaketa erreferente bihurtu da bideojokoen industriarentzat. Jardunaldi horrek urtero biltzen ditu estudioak, garatzaileak, inbertitzaileak eta zaleak, azken nobedadeak ezagutarazteko eta proiektu berrien garapena bultzatzeko.

 

Jaialdia ekitaldi paregabe bihurtu da, bideojokoen sektorea diziplina artistiko gisa aurkezten duelako, zinemaren edo musikaren pare, horrela aitorpena eginez garapenen atzean dagoen sorkuntza lanari. Hala, topaketak bere edizio guztietan eskaintzen ditu gune profesional bat, hitzaldiak emateko eta mahai-inguruak eta networking saioak egiteko, jolas-eremu bat afizionatuentzat eta urteko bideojoko onenak aitortzeko sari-banaketa ekitaldi bat.

 

Fun & Serious Game Festival jaialdiaren zazpigarren edizioa abenduaren 8tik 11ra egingo da, eta Alemania izango da herrialde gonbidatua. Bai kontsumoan eta bai garapenean, Alemaniako merkatua Europa mailako potentzia bihurtu da, Erresuma Batuaren eta Frantziaren aurretik. Gaur egun, bideojokoaren industriak 2.800 milioi euro eta 31.000tik gora lanpostu sortzen ditu urtean Alemanian. Alemaniako banatzaile eta estudioetako esperientzia handiko profesionalak etorriko dira jaialdira beren ezagutzak eskaintzera.

 

Business gunean egitarau zabala eskainiko da, zeren hitzaldi eta mahai-inguruez gain, aurten Games Industry Forum foroaren bigarren edizioa egingo baita. Jardunaldi horietan parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena, eta helburutzat dute elkarrekin harremanetan jartzea garatzaile independenteak, inbertitzaileak, banatzaileak eta bestelako profesionalak. Asmoa da jaialdia baliagarri izan dadila estudio berriak babesteko, hots, erakusleiho bat izan dadila beren azken sorkuntzak aurkezteko.

 

Jaialdiak iraun bitartean, Euskalduna Jauregian Fun Zone espazioa antolatuko da, non 250 postu inguru egongo baitira afizionatuek merkatuko azken jolasak proba ditzaten. Bestalde, Guggenheim Museoan egingo da Titanium sari-banaketa tradizionala, urtero Europako sorkuntza onenak aitortzen dituena. 2016an Uncharted 4-k irabazi zuen bideojoko onenaren saria, eta dagoeneko zabalik dago hautagaitzak aurkezteko epea jaialdiaren webean.

 

Fun & Serious Game Festival jaialdiak Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza du. Aurreko edizioan sektoreko 400 enpresatik gora bildu ziren, nazioarteko 38 estudio independente barne.

 

Fun & Serious Game Festival 2016

 

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Enpresa digitala 9 urtarrila, 2020
Emakumeen presentzia handiagoa SPRIren Barnetegi Teknologikoa programan

  Programa horren bidez SPRI Taldeak ezagutzera ematen ditu zein joera zabaltzen ari diren...Leer más

Enpresa digitala 23 abendua, 2019
Emerid-ek identifikazio-sistema bat abiarazi du garrantzitsuena gal ez dadin

Startup bizkaitarrak  NFCan oinarritutako gailu itsasgarria garatu du kasko eta...Leer más

Enpresa digitala 10 abendua, 2019
Elikadura industriaren erronkak eraldaketa digitalari begira

AZTIk landutako txosten baten arabera, sektorea aurreneko faseetan dago oraindik Elikaduraren...Leer más

Enpresa digitala 4 abendua, 2019
EBk Euskadi saritu du banda zabal ultralasterra landa-eremuetara hedatzeko abiarazi dituen planengatik

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáezek jaso du Bruselan...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?