Aitor López.
Eraldaketa digitala I+G+B
Elkarrizketak 9 abendua, 2025

Formesa, digitralizazioaren aldeko apustua egin duen forjaketako eta mekanizazioko enpresa

Mungiako enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du Industria digitala programaren baitan, eta negozioaren % 1,5 I+G arlora bideratzen du
-

Formesa metal ez-ferrikoen forjaketan eta mekanizazioan espezializatutako Mungiako enpresa da. Digitalizazioaren eta I+G arloaren aldeko apustua egin du eta, azken urteotan, bere fakturazioaren % 1,5era iritsi da. Konpainiak SPRI Taldearen laguntza jaso du Industria digitala programatik. Programa horren bidez, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez euskal enpresen eraldaketa digitala lortu nahi da.

1994an sortu zen, egungo zuzendaritza-taldeak Forjas de Lutxana, aurreko jabeak porrot egin ondoren konkurtsoan sartu zen enpresa, erosteko erabakia hartu zuenean. “Erosketa hartatik aurrera, gaur egun Formesa den industria-proiektuari ekin zitzaion, metal ez-ferrikoen forjaketa eta mekanizazioaren sektoreko jarduerari eutsiz”, aipatu du Aitor Lópezek, Formesako zuzendari komertzialak.

Enpresako arduradunak harro daude erosketaren ondoren garai bateko langile guztiak mantendu eta enpresa oso denbora gutxian berrindartzea lortu dutelako. “Hain zuzen ere, jardueraren lehen urtean aurreko jarduera maila berreskuratzea lortu genuen”.

Hala, enpresa bezero historikoen konfiantza berreskuratzen, bezero eta proiektu berriak sendotzen eta, ekitaldi bakoitzean, fakturazioa modu jarraituan handitzen joan da.

Formesa metal ez-ferrikoen forjaketan eta mekanizazioan espezializatuta dago: letoia, kobrea edo aluminioa, adibidez. “Industria arloko hainbat sektorerentzat lan egiten dugun arren, gure jarduera sektore elektrikora oso bideratuta dago eta, bertan, hainbat aplikaziotarako pieza eta osagai kritikoak fabrikatzen ditugu”.

Azken ekitaldietan, I+D proiektuetan egindako inbertsioek fakturazioaren % 1,5 inguru bildu dute. “Batez ere, produkzioa kontrolatzeko, produkzio-ekipoen mantentze-lanak egiteko eta kudeaketa-garapenak egiteko software-tresnetan aplikatu ditugu”

Enpresak, I+G arloko garapenak lantzeko garaian, taldearen zati bat proiektura bideratzen du, “hobetu beharreko arloak identifikatu eta garatu ahal izateko haien kualifikazio handia edo esperientzia eskain dezaten. Gainera, kasu gehienetan, kanpoko aholkularitzaren laguntza jasotzen dugu”. Hori dela eta, “gure digitalizazioan aurrera egitea ahalbidetuko diguten proiektuak lantzeak gure negozioa garatzeko oso tresna erabilgarriak ematen dizkigu”.

SPRI Taldearen Industria Digitala programatik jasotako laguntza hardwarea eta softwarea eguneratzera bideratu da, “gure azpiegitura teknologikoa indartuz”.

Teknologia berriei dagokienez, hurrengo urteotarako erronka eta helburuak dira hauek: sistemak modu jarraituan eguneratzea, etengabeko hobekuntzak bultzatzea, automatizazio berriak ezartzea eta ahalik eta arlo gehien maila altuan digitalizatzea. “Oro har, enpresari dagokionez, gure helburua da hazten jarraitzea, orain arte egin dugun moduan, eta ekitaldi honetako fakturazioa gainditzea”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei bere kanaletan jardueraren berri emateko aukera ematen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak

Glycosciencek  iraupen  luzeko  uxagarri  naturalak  eta  biopestizida  iraunkorrak  garatzen  ditu  Euskaditik

Glycosciencek iraupen luzeko uxagarri naturalak eta biopestizida iraunkorrak garatzen ditu Euskaditik

Bioteknologikoak konposatu naturaletan oinarritutako soluzioak aplikatzen ditu, osasun publikoan eta nekazaritza-ekoizpenean eragina dutenak.

Cybertix:  “Zibersegurtasunak  ezin  du  ez  erreaktiboa,  ez  inprobisatua  izan”
04/12/2025 Zibersegurtasuna

Cybertix: “Zibersegurtasunak ezin du ez erreaktiboa, ez inprobisatua izan”

Lorenzo Díaz de Apodaca enpresako CEOak ohartarazi du edozein ETEk izan dezakeela babes-maila gorena tresna egokiei, AAri eta ikuspegi kultural sendoari esker

Tecmanek  40  urte  bete  ditu,  instalazio  eta  energiaren  kudeaketa  adimenduna  oinarri  hartuta
04/12/2025 I+G+B

Tecmanek 40 urte bete ditu, instalazio eta energiaren kudeaketa adimenduna oinarri hartuta

Bizkaiko enpresak I+Garen aldeko apustua indartu du, mantentze-lan prediktiboen, AAren eta datu-zentroen arloko proiektu berriekin.

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Betsaide,  adimen  artifizialaren  bitartez  digitalizazioa  sustatzen  duen  Bizkaiko  galdaketa-enpresa

Betsaide, adimen artifizialaren bitartez digitalizazioa sustatzen duen Bizkaiko galdaketa-enpresa

Elorrioko enpresak eskari komertzialen automatizazio-sistema adimenduna garatzeko erabili du SPRI Taldearen dirulaguntza.

Kroketak.eus,  bi  ekintzaile  arabarren  omenaldia  euskal  gastronomiari
03/12/2025 Ekintzailetza

Kroketak.eus, bi ekintzaile arabarren omenaldia euskal gastronomiari

Juan eta Patxiren ibilbideak 2017an gurutzatu ziren eta proiektu komun bat sortu zen emaitza bezala: kroketak, prestatutako gisatuak eta postreak egiten dituen enpresa bat, tokiko ekoizleen sare batean oinarrituta.

Bilenko  startupak  konektagarritasuna  eskaintzen  du  landa-eremuetan  eta  industria-eremuetan

Bilenko startupak konektagarritasuna eskaintzen du landa-eremuetan eta industria-eremuetan

Bizkaiko enpresak proiektuak garatu ditu dagoeneko Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Kanarietan.

Intermaherrek  50.  urteurrena  ospatu  du  zehaztasunarekin  ‘obsesionatuta’
02/12/2025 Berrikuntza

Intermaherrek 50. urteurrena ospatu du zehaztasunarekin ‘obsesionatuta’

Makina-erremintaren banatzailea erreferentea da bere sektorean eta balio handiko soluzioak eskaintzen ditu automobilgintzarentzat, aeronautikarentzat, trenentzat edo biozientzientzat

Euskaditik    Houston-era:  Dagertek-en  historioa
02/12/2025 Nazioartekotzea

Euskaditik Houston-era: Dagertek-en historioa

Enpresa euskal DNA duen ingeniaritza integral bat da, berrikuntza eta esperientzia lotzen dituena proiektu industrialak garatzeko eta euskal konpainiak AEBetan ezartzen errazteko.

RK  Solutions  handizkako  informatikako  denda  da  eta  ETE-entzako  software  soluzioak  hornitzen  ditu

RK Solutions handizkako informatikako denda da eta ETE-entzako software soluzioak hornitzen ditu

Gernikako enpresa lau langiletik 80ra igaro da lau urtetan eta zortzi aldiz gehiago fakturatzen du orain, urtea bost milioi eurora iritsi arte.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.