Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

11 uztaila, 2017
Euskal Encounter-ek bere 25. edizioa ospatuko du parte-hartzaileen marka hautsiz

Party-an 5.000tik gora ordenagailu egongo dira.

Ekitaldia uztailaren 22tik 25era egingo da Bilbao Exhibition Centre-n.

 

Euskal Encounter ekitaldiaren lehen edizioa 1994an antolatu zen, Urretxun. Urte hartako ekitaldia, informatikako zale sutsuek bultzatua, txikia izan zen eta 25 ordenagailu-postu eskaini zituen. Mende laurden bat geroago, ekitaldi xume hura party jendetsu bihurtu da; aurten 8.000tik gora parte-hartzaile bilduko ditu eta 5.024 ordenagailu-postu eskainiko ditu etenik gabe lau egunez.

 

Aurreko edizio guztietan bezala, Euskal Encounter ekitaldirako sarrerak agortu egin dira salgai jarri orduko. Aurten 5,8 segundotan saldu dira lehen 4.000 postuak, eta gainerako guztiak eskuz esleitu dira. Bertaratu guztiek aukera izango dute 40Gbps simetrikoko abiaduran nabigatzeko eta edukiak igo edo jaisteko.

 

Party informatikoaz gain, Euskal Encounter ekitaldian Opengune izeneko gunea antolatuko da, eta bisitariek dohainik sartu ahal izango dute. Publiko eta profil guztientzako jarduera ugari programatu dira: hitzaldiak, erakusketa-guneak, tailerrak… Ekitaldiak iraungo duen lau egunetan gai askori buruzko hitzaldiak eskainiko dira, hala nola, bideojokoak (serious games motakoak barne), marketinerako aplikazioak eta retro jokoen programazioa, baina bestelako gaiak ere landuko dira: ziber-segurtasuna, datuen analitika, Gauzen Internet erabiltzea garagardo artisaua egiteko…

25. urteurrenaren karietara, Euskal Encounter ekitaldiak sorpresa ugari eskainiko ditu aurten parte-hartzaileentzat, jardunaldian bertan jakinaraziko direnak. Aurtengo nobedadeetako bat da lasterketako auto elektrikoen txapelketa, haurrei eta nerabeei zuzendua. EAEko hainbat ikastetxetako ehun bat ikaslek parte hartuko dute jarduera horretan. Ekitaldiak iraun bitartean, lantaldeek beren ibilgailuak diseinatu eta eraikiko dituzte, eta gero elkarrekin lehiatuko dira erresistentziazko lasterketa batean. Energiaren erabilpena ongien optimizatzen duen autoa izango da irabazlea.

 

Euskal Encounter Euskaltel Konekta Fundazioak antolatutako ekimen bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du SPRI Taldearen bitartez.

induistria digitala
Enpresa digitala 18 ekaina, 2020
Industria Digitala programak 279 digitalizazio-proiektu lagundu ditu 2,36 milioi eurorekin

    Telelana ezartzeko proiektuak eta 4.0 industriako teknologia bideratzaileekin...Leer más

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?