Euskal Encounter 26: dibertsioari eta ezagutza teknologikoen zabalpenari eskainitako 50.600 metro koadro

24 uztaila, 2018
Nerea Lumbardo eta Sabino San Vicente (Euskaltel) eta Aitor Cobanera, Teknologia eta Berrikuntza zuzendaria SPRI Taldean.

 

Doakoa eta publikoari irekia den Opengune eremuak inoiz baino jarduera gehiago eskainiko ditu aurten, eta 15.000 metro koadro dituen BECeko hirugarren pabilioian ezarriko da lehen aldiz. Gune berrian dozenaka hitzaldi eta tailer burutuko dira, eta jokoen, hardwarearen eta droneen eremua kokatuko da bertan, baita pasa den maiatzean martxan jarri zen Gamegune 18 bideo-joko txapelketaren final handia jokatu ere.

 

Uztailaren 26tik 29ra Barakaldoko BECen burutuko den informatika gaietako profesionalen eta zaleen euskal topaketak 024 ordenagailu-postu eskaini eta milaka bisitari jasoko ditu. Segundoko 60 gigabiteko Internet-konexio abiadurarekin, inoiz baino Euskal Encounter azkarragoa izango da aurtengoa, eta Estatuko bizkorrena.

 

Milioika jarraitzaile eta ikusle dituzten Rodrigo Septién, Alvaro Pascual, José Luis Crespo eta Xuri Fenton youtuberrek publikoari irekiak izango diren doako hitzaldiak eskainiko dituzte zientziaren eta artearen dibulgazioaren inguruan. Gainera, mahai-inguruan bilduko dira ikus-entzunezko plataforma berrien edukiei buruz gogoeta egiteko.

 

Euskaltel Konekta fundazioa antolatzen du Euskal Encounter Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin SPRI Taldearen bitartez.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow