Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

12 maiatza, 2017
Europako Batzordeak Merkatu Digital Bakarraren hurrengo erronkak aurkeztu ditu

Datuen zirkulazioa, ziber-segurtasuna eta azpiegiturak lehentasunezkoak dira

EBk Merkatu Digital Bakarraren barruan kokatzen diren 35 proposamen aurkeztu ditu dagoeneko.

Datuen zirkulazioa, ziber-segurtasuna eta azpiegiturak lehentasunezkoak dira.

 

Merkatu Digital Bakarraren estrategiaren helburu nagusia da Europa guztiz konektatua lortzea, bere bitartez sortu eta zabaldu daitezen garapen ekonomikoa sustatzeko teknologia digital berriak. Martxan jarri zenetik bi urte igaro direnean (2015eko maiatzean abiarazi zen), Europako Batzordeak dokumentu batean aurkeztu ditu orain arteko balantzea eta hurrengo erronkak.

 

Estrategiak hiru lehentasun handi ditu. Lehenbizikoa datuen ekonomia indartzea da eta bi mugarri nagusi ezarri dira horretarako: aurtengo udazkenean ekimen legegile bat aurkeztuko da pertsonalak ez diren datuen mugaz gaindiko zirkulazio librea lortzeko, eta 2018aren lehen erdian beste ekimen bat aurkeztuko da datu publikoen irisgarritasuna eta berrerabilgarritasuna indartzeko. EBko presidenteorde eta Merkatu Digital Bakarrerako Europako komisario Andrus Ansip-ek balantzean azaldu duenez, “dagoeneko arau sendoak adostu ditugu Europar Batasunean datu pertsonalak babesteko. Baina auto konektatuak eta osasun zerbitzu elektronikoak nahi baditugu, ziurtatu beharko dugu datu pertsonalek ezin dutela libreki zirkulatu”.

 

Bigarren erronka ziber-segurtasuna da. Iraila baino lehen, Europako Batzordeak eta ENISAk –Europako Sareen Segurtasun Agentzia- EBren ziber-segurtasun estrategia gainbegiratuko dute, batetik, eguneratzeko eta, bestetik, Gauzen Interneti buruzko neurri gehigarriak eransteko. Merkatu Digital Bakarraren hirugarren lehentasuna izango da onlineko plataformak sustatzea, eurak izango direlako berdintasunean oinarritutako Interneteko ekosistemaren arduradunak. Horretarako, ekimen bat egingo da plataformen eta enpresen arteko harremanetan egon litezkeen abusuzko praktikak eta klausula komertzialak arautzeko.

 

Gainera, Europako Batzordeak azpimarratu du zein garrantzitsua den inbertsio berriak egitea azpiegituretan Estatu Kideen gaitasun indibiduala gainditzen den esparruetan, adibidez, errendimendu handiko informatikan. Helburua da 5G seinalea Europako txoko guztietara eramatea 2025erako. Azkenik, orobat azpimarratu da prestakuntza bultzatu beharra dagoela, IKT sektoreetan goi-mailako kualifikazioa duten profil profesionalak behar direlako.

 

Merkatu Digital Bakarra Europako Batzordearen lehentasunetako bat da, eta estrategia horrek, guztiz hedatzen denean, 415.000 milioi euroko ekarpena egingo dio urtean Europako ekonomiari. Hona hemen lehen bi urteetan lortu diren akordioetako batzuk: roaminga desagerraraztea, datorren ekainaren 15ean egia bihurtuko dena; onlineko eduki digitaletara harpidetzeko zerbitzuen eramangarritasuna (pelikulak, musika edo bideojokoak), datorren urte hasieran lortuko dena; eta 700 MHz banda askatzea 5G seinalea garatzeko.

IndeusBerriren bannerra
Enpresa digitala 31 maiatza, 2021
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

IndeusBerri Industriaren Euskal Plataformaren berriak jasotzen dituen gunea da, baita industriaren...Leer más

Enpresa digitala 23 Marzo, 2021
Euskal enpresek urtean 18.000 euroraino jasoko dituzte teknologia berriak ezartzeko

  Euskal enpresek urtean 18.000 euroraino jasoko dituzte EIKTen (Elektronika, Informazio...Leer más

Enpresa digitala 15 Marzo, 2021
SPRIk Gipuzkoa Encounter ekitaldian azalduko du “Nola aplikatu adimen artifiziala 3D inprimaketan”

  SPRIk Enpresa Digitalaren bitartez parte hartuko du Gipuzkoa Encounter ekitaldiaren 15....Leer más

ETEek, mikroETEek eta langile autonomoek prestakuntza-ibilbide bat izango dute merkataritza elektronikoari buruz

Martxoaren 30etik aurrera, ETEek, mikroETEek eta langile autonomoek aukera izango dute SPRI Taldeak...Leer más

Enpresa digitala 11 Marzo, 2021
Ehunka teknologiazale bilduko dituen Gipuzkoa Encounterren parte hartuko du SPRI Taldeak

  Gipuzkoa Encounterrek ez dio urteroko hitzorduari huts egingo eta, aurreko edizioan...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?