Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

23 azaroa, 2017
ETE Tresna programa europarrak MugiCloud enpresa hautatu du

Gráfico sistema mugicloud

Enpresa gipuzkoarrak konponbide bakarra eskaintzen du Internet ibilgailuetara eramateko

 

Garraio adimenduneko sistemetan eta konektagarritasunean espezializatutako MugiCloud konpainia teknologikoak zerbitzu berritzaile bat garatu du, Internet eramateko bidaiariak garraiatzeko ibilgailu kolektiboetara. MugiCloud Box sistemak elkarrekin konbinatzen ditu WiFi, GPS, Tracking eta OBD teknologiak, denak kudeatzen dituelarik lainoko plataforma baten bidez. “Bidaiarien garraio-enpresen sektoreak, batik bat autobus konpainiek, arazoak izaten dituzte WiFi konektagarritasunarekin, baina, horrezaz gain, badituzte baita ere erabiltzaile esperientzia txarrak, GBren gehiegizko kontsumoa eta konponbide garestiak” dio Gustavo Pérezek, MugiCloud enpresako zuzendari nagusiak. Egoera horiei aurre egiteko, konpainia gipuzkoarrak “dispositibo bakar bat sortu du, Plug&Play, zeinak askotariko abantailak baititu: WiFia, marketina eta bidaiariarekiko onlineko komunikazioa, ibilbideak eta ibilgailuko telematika” esan du konpainiako zuzendari exekutiboak.

 

MugiCloud Box sistema SaaS formatuan eskaintzen zaie garraio enpresei. Nahiz eta asmoa den bidaiariei Interneterako konexio sendoa eskaintzea, “Mugicloud WiFi-a baino askoz gehiago da” azpimarratu dute enpresako ordezkariek. Konponbideak hainbat zerbitzu ematen ditu ibilgailu-flotaren kudeaketa hobetzeko, esaterako, autobusen monitorizazioa eta intzidentzien, kontsumoaren eta gidatzeko estiloaren denbora errealeko jarraipena. Era berean, MugiCloud sistemarekin onlineko inkestak egin daitezke bezeroak hobeto ezagutzeko.

 

“Orain arte, gehienbat autobus enpresek erabili dute gure konponbidea, eta taxi enpresaren batek ere bai. Tamaina guztietako konpainiei ematen diegu zerbitzua, 50 ibilgailu baino gutxiago dituztenetatik hasi eta 300dik gora unitate dituztenetaraino” azaldu du Gustavo Pérezek, “une honetan Estatu mailako merkaturatze-fasean gaude, baina harremanetan jarri gara baita ere Italia, Maroko, Frantzia, Mexiko, Kolonbia eta Peruko merkatuekin”.

 

Gipuzkoako Teknologi Parkean kokatutako enpresa honek udazkenean lortu zuen Estatu mailako patentea “ibilgailuen bere kontrol-sistemarentzat, zeinak bere baitan hartzen baitu ibilgailuan bertan diagnostikoak egiteko konexio bat”. Gainera, ETE Tresna programaren lehen faserako hautatuetako bat izan da berriki. Europako deialdi horren helburua da diru-laguntza ematea osagai berritzaile handiko enpresa-ideiei, garatzen laguntzeko. MugiCloud enpresako zuzendari nagusiaren arabera, “laguntza horri esker I+G-ko garapen berriak hasi eta bukatu ahal izango ditugu, merkatuan kontrastatu eta nazioarteko negozioa garatzen hasi”.

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Enpresa digitala 9 urtarrila, 2020
Emakumeen presentzia handiagoa SPRIren Barnetegi Teknologikoa programan

  Programa horren bidez SPRI Taldeak ezagutzera ematen ditu zein joera zabaltzen ari diren...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?