Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

19 urtarrila, 2018
Estudios GIS enpresak geo-informazioa erabiliko du Andaluziako errepide-sareko 11.000 kilometro zaintzeko

Álvaro Arroyok, enpresako bazkide eta fundatzailea

Arabako ETE hori sektoreko erreferente bihurtu da, hogei urteko ibilbidearen ondoren

 

Duela bi hamarkada, Estudios GIS enpresak erabaki zuen kokapen bezala aukeratuko zuela Arabako Teknologi Parkea, sasoi hartan hastapenetan zegoena, txoko bat izan nahi baitzuen orobat hastapenetan zegoen geo-informazioaren esparruan. Talentuari eta prestakuntzari esker lortu du erreferente izatea, 17 lagun enplegatzea eta bere proiektuak esportatzea, adibidez Kolonbiara, Dubaira, Turkiara edo Europar Batasunera. Álvaro Arroyok, enpresako bazkide eta fundatzaileak, Made in Basque Country irratsaioan partekatu ditu diziplina anitzeko proiektu horiek. Zein den azkena? Denbora errealeko inbentarioa egitea Andaluziako errepide-sarea osatzen duten 11.000 kilometroetan.

 

Zein da zehazki Estudios GIS enpresaren jarduera?

Informazio geografikoko sistemak eskaintzen ditugu. Funtsean, osagai geografiko bat duten datu-base erraldoiak dira, adibidez, autoetako nabigatzaileak bezalakoak. Guk horixe bera egiten dugu, baina ekonomiaren sektore anitzetara aplikatuta, hala nola, Hirigintzara, Logistikara edo Ingurumenera, sektore horietan ezinbestekoak baitira horrelako sistemak, eta horrek asko lagundu digu. Duela 20 urte sortu ginenean gabezia teknologiko handiak genituen, eta ezin genuen hainbeste sektoretara iritsi, baina orain errealitatea beste bat da.

 

Azken bi hamarkadetan egin duzuen horrek badu zerikusirik une honetan Big Data deitzen diogun horrekin?

Hasieran egiten genuen gauza bera da, baina harrezkero prozesamendu-gaitasunak eboluzionatu egin du. Orain dena da askoz azkarragoa eta indartsuagoa, eta beraz, askoz ere datu gehiago atzeman daitezke. Horri esker, dena da egiazkoagoa ikuspuntu geografikotik, eta dena eguneratzen da askoz azkarrago. Baina datu kopuruari dagokionez, lehen ere ez genbiltzan hain desbideratuta.

 

GISek duela gutxi egin du nazioartekotzeko apustua. Ezinbestekoa zen konpainiaren etorkizunerako?

Baietz esango nuke, batez ere ikusirik nolako eboluzioa izan duen azken hogei urteotan eta nola demokratizatu den geo-informazioaren teknologia. Gure kasuan, faktore horiek ekonomiaren sektore desberdinetan lan egiteko aukera eman digute. Eta, gainera, ikusten genuen gure arloan teknikoki onak ginela  -orain ere bagara- eta uste genuen hemen egiten duguna berdin egin genezakeela beste edozein tokitan. Zorionez, hala izan da.

 

Non, adibidez?

Kolonbian, Arabiar Emirerrietan, Turkian, Ekuadorren, eta batez ere Europan. Bidea hasi baino ez dugu egin, eta lehen urratsak ez dira izan errazak, enpresa txikia baikara.

 

“Uste dugu onak garela…” Beharrezkoa da auto-estimua izatea?

Bai, jakina! Ni arlo teknikotik nator, eta ez nintzen bereziki ona kudeaketan. Horregatik, beti galdetzen nion neure buruari zenbaterainoko balioa duen saltzen ari zaren horrek. Orduan hasten zara azoketara joaten eta gainerakoek egiten dutena ikusten, eta ohartzen zara Euskadin maila handia dugula.

 

Zergatik bururatu zitzaion ingeniari topografo bati enpresa bat sortzea, besteren kontura lan egin beharrean?

Ez dakit. Esan dezakedana da gustatzen zitzaidala informazio geografikoaren mundutxo hau, orduan hastapenetan zegoena. Hain zen berria, kosta egiten zitzaigula enpresa eta erakundeei azaltzea zer egiten genuen. Uste genuen gai ginela premia zehatz batzuk asetzeko, asko gustatzen zitzaigun egiten genuena sakon ikasia geneukalako, eta urratsa ematea erabaki genuen.

 

Zerbaitez damutu zara hogei urte hauetan?

Une txarrak eta zalantzak iristen direnean dena pikutara bidaltzeko gogoa izaten dut, baina sentipen hori etorri bezain azkar joaten da. Oso pozgarria da ikustea enpresa bat hazten ari dela, ia seme bat bezalakoa delako norberarentzat.

IKTak 29 ekaina, 2020
Gestionet: “Langabetuei laguntzen ari gara, euren prestakuntza eta gaitasunak berrorientatu ditzaten lan merkatuan sartzeko”

  Konpainia bizkaitarrak gamifikazio-tresnak garatzen ditu, tresna horien bidez jakiteko...Leer más

IKTak 25 ekaina, 2020
Onlineko prozesu kolaboratiboak errazteko tresnak

  Mondragon Unibertsitateak eta Teamlabs-ek gidaliburu bat argitaratu dute...Leer más

IKTak 18 ekaina, 2020
Yetplan, udan txikizkako merkataritza eta tokiko turismoa bultzatzeko aplikazioa

  Doako plataforma horretan posible da erreserbak egitea tabernetan eta edukiera mugatua...Leer más

induistria digitala
Industria Digitala programak 279 digitalizazio-proiektu lagundu ditu 2,36 milioi eurorekin

    Telelana ezartzeko proiektuak eta 4.0 industriako teknologia bideratzaileekin...Leer más

Semantic Systems
IKTak 12 ekaina, 2020
Digitalizazioak eskaintza pertsonalizatuen bidez komertzializazio lanean laguntzen du, azoka faltari aurre egiteko

Pandemiaren eraginez, enpresa askoren komertzializazio arloetan bere lana egiteko modua erabat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?