Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

11 ekaina, 2015
Dei galdu bat pintxorik onena aukeratzeko

Ubivote inkestak edo hiritarren parte-hartze prozesuak egiteko tresna bat da, eta sistema oso sinple batean oinarrituta dago
Ubivote bozketa sistema.

Ubivote inkestak edo hiritarren parte-hartze prozesuak egiteko tresna bat da, eta  sistema oso sinple batean oinarrituta dago: parte hartzeko nahikoa da telefono bat edukitzea eta dei galdu bat eginaz botoa ematea. Zerbitzua bereziki diseinatuta dago ekitaldi txikietarako -enpresako bilerak, aurkezpenak edo antolakunde barruko inkestak- kongresuetarako, jaialdietarako edo herri kontsultetarako.

Sistema hau, Donostiako Proyelia enpresaren Ideango ideia-faktoriak sortua,  hainbat eszenatokitan aplikatu da, eta gaur egun Bilbao Ekintzaren bi programatan darabilte: Pintxos Bilbao-Bizkaia sariketan eta dendetako erakusleihoak artelanez betetzeko Arteshop Bilbao 2015 lehiaketan.

Pintxo lehiaketa ekainaren 14ra arte dago martxan eta dagoeneko 2.170 lagun baino gehiagok parte hartu dute. Erabiltzaile horiek “pintxo hau atsegin dut” esan dute, zenbaki zehatz batera dei galdu bat eginda. Bestalde, Arteshop deialdiaren barruan 3.200 lagun inguruk eman dute erakusleiho onena aukeratzeko botoa, nahiz eta parte hartzeko epea zabalik egongo den ekainaren 16ra arte.

Ubivote lainoko sistema bat da eta bere helburua da kontsultak erraztea, ez baitu teknologia espezifikoen beharrik. Inkesta bat sortzeko, antolatzaileek zerbitzua kontratatu behar dute Ubivote webean, eta tresnak berak telefono zenbaki bat sortzen du erantzuteko aukera bakoitzarentzat. Hortik aurrera erraza da parte hartzea: zenbakia markatu eta dei galdu bat egin behar da. Sistemak automatikoki kontatzen eta esekitzen ditu eta hala botoa doakoa da beti. Gainera, emaitzen grafikoak egiten ditu denbora errealean eta webean kontsultatu daitezke.

Proyelia enpresak 2011n jarri zuen martxan Ubivote sistema eta geroztik hainbat testuingurutan erabili da, hala nola Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdian, Diario Vasco Sariketan, Bilbao Txokoak udal ekimenean eta Eitb-ko Vaya Semanita programan.

Autoescuela Tawity
IKTak 28 uztaila, 2020
Errealitate birtualeko eskolekin eta ibilgailu elektrikoekin, autoeskolen etorkizuna Euskadira heldu da

Tawity izeneko start-upak errealitate birtualeko teknologia eta ikuspegi ekologikoa batu ditu...Leer más

Mondragon Unibertsitatea y Open Cloud Factory impulsan un nuevo laboratorio de Industria 4.0, abierto a empresas
IKTak 27 uztaila, 2020
Mondragon Unibertsitateak eta Open Cloud Factoryk enpresentzako eskuragarri dagoen Industria 4.0ko laborategi berri bat bultzatu dute

Mondragon Unibertsitateak eta Open Cloud Factory enpresak Industria 4.0ko laborategia...Leer más

IKTak 21 uztaila, 2020
Senstile-k mundu digitalera eraman ditu ehunen sentsazioak

  Startup-ak adimen artifizialean oinarritutako konponbide bat sortu du modaren...Leer más

IKTak 20 uztaila, 2020
Jangou, tokiko ostalaritzari laguntzeko aplikazioa

  Doako tresna bat da, aukera ematen diena taberna eta jatetxeei euren eskaintza...Leer más

Lurmetrika Labs, adimen artifiziala eta Big Data turismoaren sektorerako

  Innolab Bilbao-n sortutako startup honek 4.0 Industriari lotutako tresnak baliatzen ditu...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?