Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 ekaina, 2015
UdaTIK-ek beste edizio bat plazaratu du teknologiak gazteei hurbiltzeko

Uztailaren 6tik 17ra Getxon egingo da UdaTIK kanpaldi teknologikoen bigarren edizioa. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen ditu BiscayTIK Fundazioaren bidez
UdaTIK

Uztailaren 6tik 17ra Getxon egingo da UdaTIK kanpaldi teknologikoen bigarren edizioa. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen ditu BiscayTIK Fundazioaren bidez. Campusa 9 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta helburutzat du neska-mutilak teknologien eta informatikaren munduan barneratzea dibertsioaren bidez.

Bi astetan zehar parte-hartzaileek programazioko, diseinu grafikoko eta Internet inguruneetako tresnak erabiltzen ikasiko dute eta taldeko lana, lankidetza eta sormena bultzatuko dira. Horrez gain, kanpaldi teknologikoak irauten duen bitartean parte-hartzaileek hainbat gauza ikasiko dituzte. Bideojokoak eta animazioak diseinatuko dituzte MITen Scratch programazio lengoaia erabiliz eta Wimi5 erabiliko dute, euskal startup batek html5 jokoak sortzeko egin duen plataforma. Baita ere erabiliko dituzte grafiko eta irudi digitalak editatzeko Inkscape eta Gimp programak.

UdaTIK kanpaldietan modu ludikoan ikasten dute horrelako tresnak erabiltzen. Taldeka garatzen dituzte  proiektu praktikoak eta ez dute aldez aurreko ezagutzarik behar. Gainera, campusetan gazteek ekintzailetzaren eta teknologien munduko profesional eta adituen bisitak jasoko dituzte. Wimi5 startup-eko, Datuen Babeserako Euskal Elkarteko eta Athletic Club-eko ordezkariak etorriko dira BiscayTIK Fundazioaren Getxoko egoitzara eta sektorearekin lotutako esperientzia pertsonal eta profesionalak azalduko dizkiete neska-mutilei. Bake Eder Ezagutza Zentroko instalakuntzak ere bisitatuko dituzte, han martxan dauzkaten proiektu teknologikoak ezagutzeko.

Kanpaldi teknologikoan komunikazioa euskaraz egingo da, baina software tresnak ingelesez erabiliko dira hizkuntza horren erabilera ere sustatzeko. UdaTIK kanpaldi teknologikoaren izen-ematea doakoa da eta BiscayTIK web orriaren bitartez egin daiteke uztailaren 30era arte.

IKTak 10 maiatza, 2021
IIMH eta Innovae enpresek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, teknologia digital berriak fabrikazio aurreratuan txertatzeko

IMHk, Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Campusak eta Innovae enpresak, errealitate...Leer más

IKTak 6 maiatza, 2021
SPRI Taldeko zuzendariak hasiera eman die ETEentzako laguntza-planak aurkezteko eskualde mailako jardunaldiei

  SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik ostegun honetan eman die hasiera Ekonomi...Leer más

IKTak 28 apirila, 2021
SMARTPM euskal startupak automatizazioko konponbide bat emango dio Hexagon multinazionalari

  Egile Taldean integratutako SMARTPM euskal startupak automatizazio industrialeko...Leer más

Serbia Empresas vascas
QUALITY INNOVATION AWARD (QIA) ekitaldia: Sei euskal enpresak berrikuntzari aintzatespena jaso dute

Advanced Services in Mobility-ASIMOB,Euskal Trenbide Sarea eta Alias Robotics 'Award saria' jaso...Leer más

Aritu
IKTak 27 apirila, 2021
Arituk enpresetan produktu eta proiektuen bizi-zikloa kudeatzeko euskarazko lehen plataforma garatu du

Aritu 1994an Aretxabaletan (Gipuzkoa) sortutako konpainia da. Bere lehen urratsak ingeniaritza eta...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?