Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

2 iraila, 2015
MediaScape proiektuaren bidez telebista, sakelakoa eta Internet integratzen dituzten ikus-entzunezko esperientzia berriak sortuko dira

MediaScape proiektu europarra, telebistako edukien eta erabiltzaileen gailu mugikorren arteko elkarreragina lortzeko, teknologia berritzaileak garatzen dituen ekimena.
MediaScape proiektuaren weba

Vicomtech-IK4 ikerketa aplikatuko zentroak zuzentzen du Europako MediaScape proiektua, zeinak teknologia berritzaileak garatzen baititu telebistako edukien eta erabiltzaileen dispositibo mugikorren arteko elkarreragina lortzeko. Proiektu horrek -batez ere telebista eta irrati kateei zuzendurik dagoenak- beharrezko tresna teknologikoak eskainiko ditu pantaila desberdinak integratuko dituzten zerbitzuak garatzeko. Hala, posible izango da telebistako emisioak sakelakotik kontrolatzea, eduki horiek pantailatik tabletera eramatea edo gure dispositiboetan une bakoitzean zer ikusten den erabakitzea.

Vicomtech-IK4 zentroko proiektu arduradunek diotenez, ikus-entzunezko kontsumo esperientzia dagoeneko pantaila anitzekoa da, izan ere futbol partidu bat edo programa bat ikusten ari garen bitartean horri buruzko aipamenak egin baititzakegu sare sozialen bitartez eta edukiak partekatu. Baina oraingoz, esperientzia horiek dispositibo desberdinetatik egiten dira. MediaScape proiektuko koordinatzaile zientifiko Mikel Zorrillak azaldu duenez, “esperientzia globalago bat bilatu nahi dugu, zerbitzu bakarrarekin eduki guztiak konfiguratzeko edozein dispositibotan”. “Teknologia estandar berrietan oinarritzen ari gara dispositibo mota guztien arteko konbergentzia lortu ahal izateko”.

MediaScape proiektua datorren irailaren 21ean aurkeztuko dute Zinemaldian, teknologia horien potentziala ikus-entzunezko industriari erakusteko. Jardunaldian zehar proiektuaren bidez garatutako prototipo bat erakutsiko dute. Hauteskundeetarako zerbitzu bat da, zeinaren bidez erabiltzaileek aukera izango baitute denbora errealean hautatzeko zein kamera ikusi nahi duten, boto kontaketari buruzko datu pertsonalizatuak jasotzeko eta sare sozialen jarraipena integratzeko, uneoro aukeratuz zein dispositibotatik jaso nahi duten informazio hori guztia.  Europako Batzordeko kide den Thomas Küpper-ek eta BBC kate britainiarreko Sean O’Halpin-ek parte hartuko dute “Europako Multimedia Industriaren Konbergentzia: MediaScape esperientzia” jardunaldian.

Proiektuan bost herrialdetako zazpi bazkide daude, besteak beste BBC eta Bayerischer Rundfunk kateak, NEC enpresa eta IRT eta Norut ikerketa institutuak. MediaScape proiektua 2013an jarri zen martxan. Gaur egun garapenaren azken fasean dago eta aurreikuspenen arabera datorren urteko martxoan amaituko da. Proiektuko lantaldeak liburutegiak garatu ditu, eta horietako asko proiektuaren web orrian daude dagoeneko. Une honetan prototipo gehiago sortzen ari dira tresna teknologiko horien aukera guztiak erakusteko. Mikel Zorrillak esan duenez, “liburutegi horiek eskainiko ditugu broadcaster-ak aplikazio propioak garatu ditzan”, “liburutegiak teknologia irekian oinarrituta daude, asmoa baita zerbitzu formako negozio eredu berriak sortzea”.

Autoescuela Tawity
IKTak 28 uztaila, 2020
Errealitate birtualeko eskolekin eta ibilgailu elektrikoekin, autoeskolen etorkizuna Euskadira heldu da

Tawity izeneko start-upak errealitate birtualeko teknologia eta ikuspegi ekologikoa batu ditu...Leer más

Mondragon Unibertsitatea y Open Cloud Factory impulsan un nuevo laboratorio de Industria 4.0, abierto a empresas
IKTak 27 uztaila, 2020
Mondragon Unibertsitateak eta Open Cloud Factoryk enpresentzako eskuragarri dagoen Industria 4.0ko laborategi berri bat bultzatu dute

Mondragon Unibertsitateak eta Open Cloud Factory enpresak Industria 4.0ko laborategia...Leer más

IKTak 21 uztaila, 2020
Senstile-k mundu digitalera eraman ditu ehunen sentsazioak

  Startup-ak adimen artifizialean oinarritutako konponbide bat sortu du modaren...Leer más

IKTak 20 uztaila, 2020
Jangou, tokiko ostalaritzari laguntzeko aplikazioa

  Doako tresna bat da, aukera ematen diena taberna eta jatetxeei euren eskaintza...Leer más

Lurmetrika Labs, adimen artifiziala eta Big Data turismoaren sektorerako

  Innolab Bilbao-n sortutako startup honek 4.0 Industriari lotutako tresnak baliatzen ditu...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?