Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

31 abuztua, 2015
“Los ríos de Alice” kontsoletara iritsiko da Wii U gailurako bertsio batekin

Bilboko Delirium Studios-en Los ríos de Alice bideojokoa kontsolen mundura iritsi da eta irailaren 24tik aurrera Wii U dispositiboarentzako bertsioa eskuratu ahal izango da Nintendoren Europako eta Amerikako eShop-ean. Bideojokoa 2013an kaleratu zen sakelako eta tabletetarako bertsioan. Bilboko estudioaren proiektu pertsonal bat da, Pequeño Salto Mortal disko etxearekin lankidetzan sortua. Jokoak Vetusta Morla taldearen musikan inspiratutako unibertso oniriko bat erakusten du, ilustrazio zainduak eta garapen pausatua eskaintzen ditu eta abentura grafikoa, puzzleak eta logika-jokoak nahasten ditu.

Estudioak jokoaren bertsio zabaldu bat merkaturatuko du Nintendoren kontsolarentzat, sakelakorako bertsioak ez zituen hainbat nobedaderekin. Arturo Monederok, Delirium Studios-eko zuzendari sortzaileak azaldu duenez, “ez genuen jokoa zuzenean pasa nahi dispositibo batetik bestera, eta horregatik aprobetxatu dugu zenbait hobekuntza sartzeko: pantaila estra bat eta Vetusta Morla taldearen kantu berri bat”, “oraingoan hobeto tratatu ditugu grafikoak, HDn baitaude, eta musika ere bai, joko esperientzia atseginagoa izan dadin”.

Delirium Studios-eko lantaldeak Wii U kontsola aukeratu du errazago sartzeko Estatu Batuetako eta Japoniako merkatuetan, nahiz eta aurrerago merkaturatuko duten azken horretan. “Ia ezinezkoa da sakelakoaren bidez ikusgarritasuna lortzea Estatu Batuetan, baina Wii U erabiliz askoz gehiago nabarmendu gaitezke eta gainera kontsola horrek ez dauka “Los ríos de Alice” jokoaren estiloko abentura grafikorik” esan du Arturo Monederok. Estudioak PC eta Mac sistema eragileentzako bertsioak ere merkaturatuko ditu urtea amaitu baino lehen.

“Los ríos de Alice” kaleratu zenetik jokoak sari eta aitortza ugari jaso ditu, esaterako musika onenaren eta zuzendaritza artistiko onenaren sariak Gamelab Sarien VII. edizioan (2014), eta harrera bikaina izan du jokalarien artean. “Hasieran geuretzat egin genuen jokoa, beti egin nahi izan genuen zerbait zelako, eta formatuagatik uste genuen ez zela asko salduko, baina estudioaren arrakasta handiena izan da” azaldu du zuzendari sortzaileak. Denbora honetan ordainpeko 14.000 deskarga izan ditu, jokoaren soinu bandaren 7.000 unitate fisiko saldu dira eta Spotify plataforman 11 milioi erreprodukzio baino gehiago izan ditu.

Javier Calleja, CEO Solaris
Berrikuntza 3 uztaila, 2020
“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”

Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus &...Leer más

Irailean bezeroarentzako arreta zenbakia doan izatera pasatuko da: 900 92 93 93

Datorren irailaren 1etik aurrera SPRIko bezeroaren arretarako telefonoa doakoa izango da eta 900 92...Leer más

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europa osoko enpresarik berritzaileenak aukeratzen ditu

  EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europan berrikuntza eta I+G bultzatzen duen tresna...Leer más

Berrikuntza 2 uztaila, 2020
SmartCompo, azpi-produktu organikoak balioan jartzen dituen teknologia berritzailea

  Enpresa gipuzkoarrak 2020ko Europako Ingurumen Sarietako bat irabazi...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?