Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 ekaina, 2015
CodeSyntax enpresa gipuzkoarrak sakelakoetarako Tribual galdera-jokoa merkaturatu du

Tribual aplikazio mugikorra galdera-erantzun joko arrunt bat da, doakoa eta Eibarko CodeSyntax konpainiak sortua, zeina aplikazioen garapenean eta proiektu teknologikoetan espezializatuta baitago.
Tribual aplikazio mugikorra

Tribual aplikazio mugikorra galdera-erantzun joko arrunt bat da, doakoa eta Eibarko CodeSyntax konpainiak sortua, zeina aplikazioen garapenean eta proiektu teknologikoetan espezializatuta baitago. Bideojokoak planteatzen duen erronkan ahalik eta galdera gehien erantzun behar dira ahalik eta denbora laburrenean, eta era askotako gaiak lantzen dira: kultura, kirolak, zientziak, pertsonaia ezagunak, geografia edo matematikak. Erabiltzaile bakoitza beste jokalari batzuekin lehiatzen da 15-20 segundo bitarteko partida azkarretan.

Merkatuan Trivial jokoaren antzeko aplikazio asko daude sakelakoetarako, baina Tribual aplikazioak badu gainerakoengandik bereizten duen elementu bat: galdera berriak eskaintzen ditu edukiak sortzeko sistema automatiko bati esker. “Jokoak konta ezin ahala galdera dauzka, automatikoki sortzen direnak iturri desberdinak erabiliz, hala nola Wikipedia, Twitter edo Panoramio” azaldu du Josu Azpillagak, proiektuaren zuzendari teknikoak; “horregatik, datu basea etengabe ari da handitzen”. Gaur egun jokoak 130.000 galdera inguru ditu.

CodeSyntax enpresako lantaldeak duela hilabete batzuk aurkeztu zuen Tribual jokoaren lehen bertsioa, esanez ikerketa proiektu bat zela eta helburua zuela enpresak aplikazio mugikorren garapenean duen ezagutza handitzea, aplikazio erreal bat sortuz. Jokoak, euskaraz sortu denak, aplikazio orijinalenaren GipuzkoaAPP saria irabazi zuen eta ikusirik harrera ona izan zuela erabiltzaileen artean, bertsio berri bat merkaturatzea erabaki zuten: hiru hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), galdera gehiagorekin eta lehen erabiltzaileen feedback-ari esker eginiko hobekuntza teknikoak aplikatuz. “Zarata askorik egin gabe merkaturatu genuen, baina ahoz ahokoari esker jendea jokoa deskargatzen hasi zen” azaldu du Josu Azpillagak “ikusi genuen jendeak behin eta berriro jokatzen zuela eta erabiltzaile batzuek mila partida baino gehiago jokatu zituztela 15 egunetan”. Google Play dendan jarri zutenetik, Tribual jokoak 1.100 erabiltzaile aktibo inguru ditu, eta jokalari bakoitzak batez beste 245 partida jokatu ditu.

Software librean espezializatutako enpresa bat denez, CodeSyntax-ek liberatu egin du txioak, irudiak, mapak eta artikuluak denbora errealean irakurriz galderak automatikoki sortzen dituen aplikazioaren geruza, beste pertsona batzuek ere erabil dezaten. Orain asmoa da aplikazioa hobetzen jarraitzea, kategoria berriak sartuz eta beste hizkuntza batzuetako bertsioak sortuz.

IKTak 26 otsaila, 2021
Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen plana

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 68 laguntza programa...Leer más

IKTak 24 otsaila, 2021
Azpitek, euskal enpresen ekipamendu zientifiko-teknikoa eguneratzeko Eusko Jaurlaritzaren programa berria

  Gaur goizean, Arantxa Tapia sailburuak Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2021eko...Leer más

IKTak 17 otsaila, 2021
Euskaltel Fundazioak Azkoitiko Ugarte Industrialdea aukeratu du etorkizuneko proiektuetarako kokaleku estrategiko gisa

Euskaltel Fundazioak Azkoitiko Ugarte Industrialdera eraman du bere Gamegune 2020 txapelketa. Urola...Leer más

LinkedChain
LinkedChain, hezkuntza titulu eta ziurtagiri digitalak igortzeko plataforma

Mondragon Korporazioko bost kooperatiba elkarlanean aritu dira blockchain teknologiari esker...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?