Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

15 ekaina, 2015
Euskadik bere turismo ataria berritu du nazioarteko merkatura irekitzeko

Euskaditurismo.eus.

Abian da euskaditurismo.eus atari berria, Euskadiko turismo, kultura, gastronomia eta aisialdi eskaintza nazioarteko bisitariei hurbiltzea helburu duena. Web orri berri horrek 6.000 eduki baino gehiago eskaintzen ditu bost hizkuntzatan: ingelesez, alemanez, frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz.  Horiez gain, espazioan eduki garrantzitsuak daude halaber txineraz, errusieraz, portugesez eta japonieraz. Webgune horren helburu nagusia da Euskadi ezagutaraztea merkatu zabalago batean, Eusko Jaurlaritzak EAE Interneteko jomuga turistiko gisa posizionatzeko bultzatu duen estrategiaren barruan.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordetzak eta Basquetour sozietate publikoak bultzatutako atari horrek hainbat atal ditu, askotariko gaiei buruzko informazio baliagarria eskaintzeko: gastronomia, ostatua, toki interesgarrienak, ibilbideak edota bisitari profilen araberako plan espezifikoak.

Euskaditurismo.eus atariko espazio aipagarrienetako bat 100% Basque da, non jarduera orijinalak proposatzen baitira euskal kultura, natura eta historia deskubritzeko ikuspuntu desberdinetatik. Atal honetan aurki daitezke, esaterako, pottoken gainean egiteko ibilbideak, kontuan hartu behar baita pottokak direla Europako zaldi arraza zaharrenetakoak eta Euskadin bakarrik gelditzen direla; baita ere egun batez artzain izateko esperientzia, edo bertako herri-kirol bat praktikatzeko aukera. Atarian jarduera gastronomikoak ere badaude: txakolinaren historiaren ibilbidea edo Idiazabal gaztaren eskualdekoa, eta, azkenik, surfa, mendiko bizikleta edo hegaztiak behatzea maite dutenentzako aukera espezifikoak.

Bilbomática enpresak garatu du web berria eta smartphone, tablet, PC nahiz pantaila handientzako diseinu espezifikoak dauzka. Gainera, edukiak nazioarteko publikoari zuzendutako kanal berriekin osatzen dira Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube gisako sare sozialetan. Euskadi jomuga turistiko gisa merkatu berrietan ezagutzera emateko estrategiaren barruan, App Basque Magazine tabletentzako aldizkari espezifikoa argitaratu da euskara, gaztelania, ingeles, frantses eta alemanezko edukiekin.

IKTak 29 ekaina, 2020
Gestionet: “Langabetuei laguntzen ari gara, euren prestakuntza eta gaitasunak berrorientatu ditzaten lan merkatuan sartzeko”

  Konpainia bizkaitarrak gamifikazio-tresnak garatzen ditu, tresna horien bidez jakiteko...Leer más

IKTak 25 ekaina, 2020
Onlineko prozesu kolaboratiboak errazteko tresnak

  Mondragon Unibertsitateak eta Teamlabs-ek gidaliburu bat argitaratu dute...Leer más

IKTak 18 ekaina, 2020
Yetplan, udan txikizkako merkataritza eta tokiko turismoa bultzatzeko aplikazioa

  Doako plataforma horretan posible da erreserbak egitea tabernetan eta edukiera mugatua...Leer más

induistria digitala
Industria Digitala programak 279 digitalizazio-proiektu lagundu ditu 2,36 milioi eurorekin

    Telelana ezartzeko proiektuak eta 4.0 industriako teknologia bideratzaileekin...Leer más

Semantic Systems
IKTak 12 ekaina, 2020
Digitalizazioak eskaintza pertsonalizatuen bidez komertzializazio lanean laguntzen du, azoka faltari aurre egiteko

Pandemiaren eraginez, enpresa askoren komertzializazio arloetan bere lana egiteko modua erabat...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?