Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

26 apirila, 2017
Esanbaki, euskara ikasten jolasaren bidez

Aplikazioa doakoa da eta 0-6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.

Jokoak ikaskuntza bit-en metodologia erabiltzen du.

Aplikazioa doakoa da eta 0-6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.

 

Esanbaki bideojokoak inteligentzia bit-ak erabiltzen ditu euskarazko oinarrizko hiztegia eta gramatika erraz memorizatzeko. Idatzizko hitz bakoitzak irudi bat dauka, eta dagokion ahoskera azaltzen duen audio bat ere bai, jokalariak hiztegia ikasten has daitezen. Guztira 156 hitz ditu, esaldi sinpleak eraikitzeko ere erabiltzen direnak.

 

Bizkaiko Onoff estudioak sortu du proiektua, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzari esker. Aplikazioa doakoa da, eta eskuragarri dago Android eta iOS sistema eragileak dituzten dispositiboentzat. Joko hori bereziki diseinatu da 0 eta 6 urte bitarteko haurrek erabil dezaten, baina berdin erabil dezake euskarazko lehen hitzak ikasi nahi dituen beste edonork ere.

 

Aplikazioak hiru fase dauzka. Lehenengoan hiztegia erakusten da bit-en bidez, hau da, formatu digitaleko txartelak dira, eta txartel horietan ageri da argazki bat, hitza idatzita eta ahoskera. Jokoak bildutako hitzen artean daude zenbakiak, koloreak, animaliak, eguneroko objektuak eta aditzak ere bai. Bigarren zatia jolas bat da, zeinetan erabiltzaileak hitz bakoitzari dagokion irudia aukeratu behar baitu. Bukatzeko, gramatikari buruzko zati bat dago, non izenak eta aditzak baliatzen baitira esaldiak eraikitzeko.

 

Onlineko eta offlineko proiektuak diseinatzen eta garatzen dituen enpresa horrek proiektu propio gisa sortu du Esanbaki, helburutzat harturik jolas sinple eta erakargarri bat eskaintzea euskararen erabilera sustatzeko haur txikienen artean. Estudioak baditu antzeko beste bi joko, biak hala biak doakoak eta haurrei zuzenduak: Animaliak, ia ehun animaliaren izenak idazten ikasteko, eta Hitziki, oinarrizko hiztegia barneratzeko.

induistria digitala
Enpresa digitala 18 ekaina, 2020
Industria Digitala programak 279 digitalizazio-proiektu lagundu ditu 2,36 milioi eurorekin

    Telelana ezartzeko proiektuak eta 4.0 industriako teknologia bideratzaileekin...Leer más

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?