Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
13 uztaila, 2017

“Errealitate handituak estrategia oso interesgarriak dakartza industriarako”

Nestor Arana, Mondragon Unibertsitateko Automatizazio Adimenduneko taldeko koordinatzailea.

 

Errealitate handitua dagoeneko hasi da bere potentziala erakusten marketina eta turismoa bezalako arloetan, informazio gehigarria ematen baitie erabiltzaileei sakelakoaren edo tabletaren pantaila erabiliz. Baina horrelako teknologiek, alegia aukera ematen dutenek ingurune fisikoan eta denbora errealean elementu birtualak gehitzeko, aplikazio interesgarriak dituzte 4.0 Industrian. Nestor Arana, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza fakultateko ikerlaria, Garaia Berrikuntza Guneak antolatutako 4.0 Prestakuntza Pilulak jardunaldian izan zen uztailaren 13an, horrelako teknologien potentziala azaltzeko.

 

Zer da errealitate handitua eta zein desberdintasun ditu errealitate birtualarekin?

 

Ardatzaren alde batean jartzen badugu errealitatea, gizakiok ikusten dugun bezala, beste muturrean egongo litzateke errealitate birtuala, non dena baita digitala. Baina smartphone edo tabletak erabiliz, informazio digitala sar dezakegu ingurune errealean, errealitatea handituz informazio digitaleko geruza bat gaineratuta. Adibidez, museo batean bagaude, eta argazki bat edo bideo bat egiten badugu, tableteko irudiak informazio gehigarria eskain diezaguke barnean dagoen erakusketari buruz. Eta testuinguru askotan aplika liteke hori, esaterako, erostekotan garen produktu batek informazioa eman diezaguke bere jatorriari edo propietateei buruz. Turismoaren arloan, berriz, hiri bateko kaleetan goazela, tabletak unean uneko kokalekuari buruzko informazioa emango liguke, helbide bakoitzean zer aurkituko dugun jakiteko.

 

Eta nolako aukerak sortzen ditu errealitate handituak 4.0 Industrian?

 

Aukera asko dago, baina ohartu gara askoz zentzuzkoagoa dela zenbait esparrutan aplikatzea, adibidez, prestakuntzan, mantenimenduan eta produkzio-lineak eroslearekin batera diseinatzean. Adibidez, tornu bat, eta fresatzeko eta ijezteko makina bana badituzu fabrikan, tabletean sar ditzakezu makina guztiak, eta sekuentziatu, jakiteko zein den banatzeko modurik onena eta nola funtzionatzen duen produkzio-lineak. Zenbait urrats falta dira oraindik simulazioa lortzeko, baina tresnak existitzen dira dagoeneko. Baditu beste funtzionaltasun batzuk ere, esaterako saltzeko, zeren azoka batera zoazenean ezin baitituzu elementu astun asko eraman, baina bai adibide bezala erabil dezakezun unitate bat; katalogoaren beste zatia digitalizatu egin daiteke, simulazioak egiteko eta errealismo handiagoz ikusteko.

 

Zein potentzial du beste erabilera batzuetan, adibidez, prestakuntzan edo mantenimenduan?

 

Enpresa batek pertsona asko kontratatu nahi baditu aldi berean, posible da tresna horren bidez pertsonak prestatzea, eta errealismo handiz gainera. Orobat posible da ikastea nola funtzionatzen duten tornu baten barrunbeek makina desmuntatu beharrik gabe edo nola egiten diren operazio delikatuak, aukera dagoelarik eman beharreko urrats guztiak ikusteko. Era berean, aukera ematen du mantenimenduari buruzko informazio gehigarria duten produktuak saltzeko. Gainera, une honetan bisore nahiko sofistikatuak ari dira plazaratzen, adibidez, betaurrekodun segurtasun kaskoak, aurrera egin ahala informazioa ematen dutenak. Horrelako estrategiei esker, langileak eskuak libre izan ditzake lanerako, eta behatzen duen informazioa gorde dezake gero prozesua baliozkotzeko.

 

Zein neurritaraino aplikatzen dira horrelako teknologiak euskal enpresetan?

 

Esango nuke hasierako fasean gaudela. Teknologia nahiko heldua da, eta orain industriak hasi behar du integratzen eta zabaltzen. Teknologia existitzen da, beraz, barneratu egin behar da.

Jaso y Tecnalia convierten grúas industriales en robots
Basque Industry 4.0 31 martxoa, 2020
Garabi industrialak robot bihurtu dituzte Jasok eta Tecnaliak

Garapen berriak aukera ugari ematen ditu eskuzko prozesuak eta doitasun-prozesuak automatizatzeko,...Leer más

Basque Industry 4.0 30 martxoa, 2020
CFO Data Analytics, adimen areagotua finantza arloko erabaki onenak hartzeko

  Lanit aholkularitzak merkaturatu duen datuen analisirako aplikazioa integragarria da ERP...Leer más

Datuak atzeman eta analizatzea prozesuak hobetzeko

  Nutec Procal konpainiak IoT, datuen analitika eta adimen artifiziala konbinatzen dituen...Leer más

Basque Industry 4.0 29 martxoa, 2020
Robotikaren aplikazio malguak – 4.0 konponbideak

Artikulu honetan, BDIHek eskaintzen dituen 4.0 soluzioak aurkezten ditugu, robotika-nodoko kideen...Leer más

Basque Industry 4.0 27 martxoa, 2020
Roboten bidezko kalitate-kontrola – 4.0 konponbideak

Gure "4.0 konponbideak" serieko artikulu honetan aurkeztutako robotek piezen kalitatea...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?