Zerbitzu eta Teknologien Munduko Aliantzak (WITSA) enpresa donostiarrak garatutako plataforma aintzatetsi du
Nesplora euskal enpresak, WITSA Emerging Digital Solutions saria jaso du, errealitate birtualaren bitartez portaera neurologikoa ebaluatzean datzan Analyzing human behavior using immersive technologies proiektuagatik.
Zerbitzu eta Teknologien Munduko Aliantzak (WITSA) eskainitako sari honek, aintzatespen garrantzitsu bat suposatu du Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egoitza duen enpresa donostiarrarentzat.
Bere ibilbidea 2008an hasi geroztik, Isla Calma (mina eta antsietateri aurre egiteko softwarea) edo Monité (enpatia sustatuz, eskola-umeen arteko bullying-ari aurre egiteko programa) bezalako neurozientziarekin eta teknologia digitalekin erlazionatutako proiektu desberdinak sortu ditu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?