Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

28 iraila, 2017
Enpresetako zibersegurtasunari buruzko jardunaldia

Deusto Business Alumniren Bilboko campusean izango da.

 

Zibererasoetatik babestea da enpresen, ez bakarrik handien baita ere ETEen, kezka garrantzitsuenetako bat. Mundu gero eta konektatuago honetan, enpresek ezin dute ez ikusi egin Sareko arriskuan aurrean, eta enpresa txikiak ere neurriak hartzen ari dira erasoak saihesteko eta sasoiz erreakzionatzeko.

 

Datorren urriaren 5ean egingo da Bilbon Zibersegurtasuna: nola babestu gure enpresa zibererasoetatik jardunaldia. Doako jardunaldi bat da eta helburutzat du ezagutzera ematea zein tresna tekniko eta estrategia dauden antolakundeetan zibersegurtasuneko protokolo eraginkor bat ezartzeko. Jardunaldia beraizik zuzentzen zaie enpresetako arduradunei eta profil teknikoa duten profesionalei.

 

Ekitaldian parte hartuko dute Aon Españako Finantza-ildoetako Broker Iñaki Telleríak, Panda Security-ko Espainiarako Pre Sales Manager Vicente Martinek eta Euskalteleko Marketin Korporatiboko zuzendari Isidro Fernández de la Callek. Moderatzaile arituko da Jose San Blas, Deusto Business Alumniko zuzendari nagusia. Jardunaldi hau “Kudeaketa eta Teknologia” hitzaldi-zikloen barruan kokatzen da; enpresa-inguruneko joera teknologiko digitalak aztertzeko topaketa-programa bat da eta SPRI Taldearen laguntza du.

 

Aurtengo otsailean antolatutako “Kudeaketa eta Teknologia” hitzaldi-zikloko lehenengo jardunaldian hizpide hartu zen Big Data eta Managementa. Bigarrenean, joan den ekainean eginikoan, aztergai izan ziren Adimen Artifizialak enpresa munduan dituen erronkak eta aplikazioak. Nahi duenak dagoeneko izena eman dezake Zibersegurtasuna: nola babestu gure enpresa zibererasoetatik jardunaldian Deusto Business Alumniren atariaren bidez.

Basque Industry 4.0 25 maiatza, 2020
Dronek konponbide berriak ekarri dituzte 4.0 Industriara

  Drone by Drone konpainia nabigatzaile birtual bat garatzen ari da Tecnalia-rekin batera,...Leer más

Las universidades vascas dan un impulso al talento de Euskadi en inteligencia artificial
Basque Industry 4.0 21 maiatza, 2020
Euskal unibertsitateek Euskadiko adimen artifizialaren inguruko talentuari bultzada emango diote

Euskadik aurrerapauso garrantzitsu bat emango du aurten adimen artifizialaren (AA) arloan....Leer más

Coroma para el desarrollo de una nueva generación de robots industriales inteligentes
Basque Industry 4.0 20 maiatza, 2020
Adimen artifizialez garatutako roboten belaunaldi berriak fabrikazio-prozesuak aldatu ditu ontzigintzan, aeronautikan eta energian

Ideko, fabrikazioaren arloan espezializatutako zentro teknologikoa eta BRTAko kidea, azkenengo hiru...Leer más

Basque Industry 4.0 18 maiatza, 2020
Talio: eraldaketa digitala eta zibersegurtasuneko tresnak industria sektorerako

  Bilboko ingeniaritzak antolakundeen eraldaketaren aldeko apustua egin du, garrantzi berezia...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?