Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

18 urtarrila, 2018
Enigmedia enpresa IoT gailuen zifratuan ari da lanean

Konpainia donostiarrak teknologia berezi bat garatu du sentsoreek, PLCek edo RFID irakurgailuek atzematen dituzten datuak gordetzeko
 Gerard Vidal, Enigmedia enpresako zuzendari nagusia

Konpainia donostiarrak teknologia berezi bat garatu du sentsoreek, PLCek edo RFID irakurgailuek atzematen dituzten datuak gordetzeko

 

4.0 Industriak eta produkzio-prozesuei aplikaturiko teknologia berriek aukera berri ugari ireki dituzte, horregatik ari dira euskal startup asko beren negozio-eredua norabide horretara berrorientatzen. Horietako bat da Enigmedia enpresa donostiarra. 2012an sortua enpresako zuzendari nagusi Gerard Vidalen doktoretza-tesia garatzeko, hasieran audiozko komunikazioen eta bideo-konferentzien transmisio zifratuan ziharduen. Aitorpen garrantzitsuak lortu zituen, hala nola, Toribio Echevarria Saria, Emprendedor XXI Saria edota Global Excellence Awards sariketako 2016ko Gold Winner Saria.

 

2016ko udan 1,5 milioi euroko finantzaketa jaso zuen Alma Mundi Ventures-en eskutik. Alma Mundi Ventures venture capital  bat da, zeinetan mundu mailako exekutibo garrantzitsuek parte hartzen duten, finantzaketa eta kontaktuak eskainiz aukeratutako proiektuak garatzeko. Inbertitzaile-talde hori enpresan sartu zenean, Enigmediak alde batera utzi zuen komunikazioen zifratua, eta gailuen transmisioak babesteari ekin zion, hala nola: sentsoreak, RFID irakurleak edo PLC, hau da, Gauzen Interneti (IoT) lotutako aparatuak.

 

Esparru horretan, Enigmediak badu elementu bat merkatuan dauden antzeko produktuetatik bereizten duena, “egungo estandarrak baino eraginkorragoa den zifratu teknologia bat dugulako. Gai gara frekuentzia baxuko gailuen transmisioak zifratzeko, nahiz eta gehienetan ez den posible energia gutxiago kontsumitzen dutelako eta gaitasun konputazional eskasak dituztelako.  Orobat lortu dugu bateriarik ez duen RFID sentsore baten komunikazioak zifratzea. Posible dugu zerbait egitea besteek egin ezin duten tokian” azpimarratu du Gerard Vidalek.

 

Enigmediak gailu berezi batzuk garatu ditu OT ingurune industrialerako, non aparatu sendoak behar baitira, huts egingo ez dutenak eta beren funtziora mugatutako kalkulu gaitasuna dutenak. “Industriarako zibersegurtasun konponbide gehienak ordenagailu handientzat pentsatuta daude (IT). Baina OT ingurunean, hau da, ingurune industrialean, gailuen protokoloak ez dira ordenagailuenak bezalakoak eta konponbide desberdinak behar dituzte.  Gure kasuan, “hardware” modulu bat eskaintzen dugu, edozein makinari erraz egokitzen zaiona” dio Vidalek.

 

Enigmediak orobat azpimarratu nahi du beren teknologia gai dela babesten dituzten gailuen datuak zifratzeko: “Gai gara  datua nondik datorren eta nori zuzenduta dagoen jakiteko, eta hori oso baliotsua da. Negozio-ereduak aldatzen ari dira, eta datuak gordetzea oso garrantzitsua da. Datuei esker, adibidez, makinen mantenimendu prediktiboa egin dezakegu. Ez badakizu nolako balioa duten datuek, arriskuan zaude, askotan agerian geratzen dira eta”.

 

Enigmedia ordenagailu industrialen edo PLCen komunikazioak babesteko sistema bat garatzen ari da DanobatGroup taldearekin BIND 4.0 programaren barruan. “Gure teknologiari esker posible dugu IoT gailuek produkzio-prozesuetan atzematen dituzten datuak gordetzea.  Informazio hori baliagarri izango da etorkizunean fabrikazioaren kalitatea kontrastatzeko, makinen mantenimendu prediktibo eta prebentiboko zerbitzuak eskaintzeko edota  negozio-eredu berriak garatzeko bezeroekin” aurreratu du Enigmediako zuzendari nagusiak.

 

 

 

 

 

 

 

Basque Industry 4.0 30 uztaila, 2020
SPRI taldeak lideratutako adituen nazioarteko taldeak aztergai du nola eragin dion osasun-krisiak emakumeen egoerari industrian

11 herrialdetako 17 adituk, SPRI Taldeak lideraturik bere Ekimen Estrategikoetako arduradun...Leer más

First Lego League España
Basque Industry 4.0 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Autoescuela Tawity
Errealitate birtualeko eskolekin eta ibilgailu elektrikoekin, autoeskolen etorkizuna Euskadira heldu da

Tawity izeneko start-upak errealitate birtualeko teknologia eta ikuspegi ekologikoa batu ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 27 uztaila, 2020
171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko

  SPRI Taldeak kudeatutako programa honen hirugarren edizioak 3,3 milioi euroko inbertsioa...Leer más

Mondragon Unibertsitatea y Open Cloud Factory impulsan un nuevo laboratorio de Industria 4.0, abierto a empresas

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?