Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

13 Marzo, 2017
SPRI Taldeak jardunaldi informatiboak hasi ditu eskualdeetan, enpresei azaltzeko eskura dituzten laguntzak eta zerbitzuak

Maiatzean amaituko diren 15 saio horiek osatuko dituzte joan den astean Euskadiko teknologi parkeetan egin diren hiru jardunaldiak

Maiatzean amaituko diren 15 saio horiek osatuko dituzte joan den astean Euskadiko teknologi parkeetan egin diren hiru jardunaldiak.

I+G programentzat bakarrik 142,6 milioi euroko diru-laguntzak emango dira

 

SPRI Taldeak astelehen honetan (martxoaren 13an) egingo du Euskadiko eskualdeetan antolatu dituen 15 jardunaldietatik lehenengoa, bertatik bertara azaltzeko Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak 2017rako eskaintzen dituen laguntza eta zerbitzuak.

 

Maiatzaren 18an bukatuko diren saio horiek osatu egingo dituzte joan den astean Euskadiko hiru teknologi parkeetan egin zirenak, zeintzuetan 500dik gora enpresari elkartu baitziren lehen eskutik ezagutzeko eskaintzen diren laguntza publikoak.

 

Aurkeztutako laguntzen helburua da sostengu ematea euskal enpresei lehiakorragoak izateko, nazioartekotzeko, eta Europako abangoardian kokatzeko 4.0 Industriaren aplikazioan. I+G programentzat bakarrik 142,6 milioi euroko diru-laguntzak emango dira.

 

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alexander Arriolak azpimarratu duenez, laguntza programa horiek “hobetzen ari dira urtez urte, enpresen eskaerei egokituz”. SPRI Taldea leihatila bakarra izatea nahi dugu, Sailak beste laguntza batzuek ere ematen baititu”.

 

Programa horien artean aipatzekoa da Renove Makineria plana, apirilaren erdialdean abiatuko dena, 9 milioi inguruko aurrekontuarekin (2016an baino bat gehiago). Plan horrek %15eko laguntza emango du, gehienez 70.000 euro makina bakoitzeko. Ekintzailetzari laguntzeko tresnek 5,8 milioi euroko zuzkidura dute, eta ETEetan EIKTen alde egin den apustuak, berriz, 9 milioiko aurrekontua. Gainera, 96 milioi bideratuko dira garapen industrialera.

 

Euskadiko eskualdeetan egingo diren jardunaldi horietatik lehenengoa astelehen honetan izango da Arrasaten, Garaia Gunean, goizeko 9:30etik aurrera, Saiolan eta Debagoienaren eskutik. Martxoaren 17an izango da hurrengoa, Zarautzen (Urola Mankomunitatean), Urola Kostako Udal Elkarteak antolaturik; martxoaren 31n Zuatzu Industrialdean; martxoaren 23an Leioako Mendibile Jauregian; martxoaren 30ean Durangaldeko Behargintza zentroan; martxoaren 31n Errenterian, apirilaren 4an Bilbon, Gaia klusterraren eskutik; apirilaren 5ean, Bizkaiko Txorierri eskualdean; apirilaren 6an Azkoitian; apirilaren 7an Goierri Fundazioaren Berrikuntza Gunean; apirilaren 25ean Ficoba eraikinean; apirilaren 27an Aclimak Bilbon duen egoitzan, eta azkenik, maiatzaren 18an AIC-k Zornotzan duen egoitzan.

 

 

Berrikuntza 11 urtarrila, 2021
Viuda de Sainz enpresak obra publikoen ingurumen-inpaktua minimizatzen duen ekozubi bat sortu du

50. hamarkadan sortutako familia - enpresari jarraipena emanez sortu zen Viuda de Sainz enpresa...Leer más

Berrikuntza 4 urtarrila, 2021
Birziklatzen zailak diren hondakinen bigarren bizitza bermatzeko 4.0 tresnak

EAEko 13 eragile, horien artean, enpresak, teknologia-zentroak eta klusterrak, konponbideak...Leer más

Aitor Urzelai, director del Grupo SPRI
Berrikuntza 28 abendua, 2020
Aitor Urzelai: “Eraldaketa-une honetan, enpresak aukerak identifikatzen lagundu behar ditugu”

Aitor Urzelaik hiru hilabete bete ditu abenduan SPRI Taldearen buru bezala. Bere erronken artean,...Leer más

Rem-Iru Producción
Berrikuntza 23 abendua, 2020
Rem-Iru: 20 urte xaflaren eraldaketa-munduan berrikuntzak egiten

20 urteko esperientziarekin, Rem-Iru xafla eraldaketan eta mota guztietako produktu metalikoen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?