Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 urtarrila, 2019 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

DifferEngin enpresak 40 urteko autonomia duten IoT gailuak sortu ditu

Euskal startup honek Gauzen Interneteko teknologiak aplikatzen dizkie sektore desberdinetako produktuei

 

Euskal startup honek Gauzen Interneteko teknologiak aplikatzen dizkie sektore desberdinetako produktuei

 

DifferEngin enpresa Internet of Things teknologietan espezializatutako ingeniaritza bat da, neurrira eginiko konponbideak garatzen dituena bezero desberdinentzat. Hala, sentsore eta haririk gabeko komunikazio-sistemak aplikatzen dizkie lehendik existitzen diren produktu eta zerbitzuei, duela gutxira arte pentsaezinak ziren adimen eta prestazioez hornitzen dituztelarik.

 

Teknologia horien bereizgarri garrantzitsuena da merkatuan dauden beste gailuek baino askoz autonomia handiagoa dutela, 40 urterainokoa. Gainera, plataforma anitzeko komunikazio-sistemak erabiltzen dituzte, hala nola, WiFi, Bluetooth, NFC, Narrowband eta teknologia mugikorreko sareak. Horrela bermatzen da dispositiboa konektatuta dagoela edozein egoeratan. “Produktu bati teknologia berri bat txertatzen diozunean, kontuan hartu behar duzu ezin duela izan garestiegia, ez duela sortu behar komunikazio arazorik eta bere bateriak dezente iraun behar duela”, azaldu du Angel Garciak, DifferEngin enpresako kudeatzaileak, “guk komunikazio ubikuoa eskaintzen dugu, 30 kilometrotik gorako estaldurarekin, hau da, GSMrekin baino hiru aldiz gehiago, eta 40 urterainoko autonomia duten konponbideekin”.

 

DifferEngin estrategiak konektagarritasun geruza hori aplikatzen du merkatuan produktuak dauzkaten bezeroentzat, lehiakideek eskaintzen ez duten balio erantsi bat eskaini ahal izateko. Enpresa sortu zenetik (2017aren erdialdean) proiektuak garatu dituzte industriarako, eraikuntzarako eta baita ere nekazaritza eta abeltzaintza sektorerako. Industrian, adibidez, sistema bat sortu zuten balantzak ekoizten dituen enpresa batentzat. Sentsoreak instalatu zituzten produktu bakoitza automatikoki kalibratzeko tokian bertan. “Bezero honek balantzak saltzen ditu mundu osoan, eta nola grabitatea aldatu egiten den, jomugan bertan kalibratu behar izaten dira, baina teknologia honekin ez da beharrezkoa” azaldu du DifferEngin enpresako fundatzaileak “gainera, arazoren bat badago, nahikoa da sakelakoa balantzara hurbiltzea zerbitzuak informazio tekniko osoa jaso dezan”.

 

Startupak IoT teknologiak sartu ditu eraikuntza sektorean ere, zehazki, altzairuzko barretan. Sentsore horiek hobekuntza garrantzitsuak eskaintzen dituzte, bai produkzioan eta bai altzairuaren bizitza erabilgarrian, abisuak ematen dituztelako hormigoia gogortzen denean eta posible egiten dutelako altzairu horren inguruan eraikitako egituraren egoera ezagutzea. Gaur egun konpainiak proiektu bat du esku-artean, sentsoreak jartzeko butano bonbonetan eta horrela uneoro jakiteko zein den unitate bakoitzaren gas-maila.

 

DifferEngin enpresa BIC-Ezkerraldean kokatuta dago, eta hainbat laguntza jaso ditu bere negozio-eredua garatzeko eta merkatura zabaltzeko. “Oso eskertuta gaude BIC-Ezkerraldea zentroko lantaldeak eman digun laguntzagatik, horri esker posible izan dugulako laguntzak eskuratzea garapen teknologikoko prozesuan zehar eta enpresaren kudeaketari buruzko aholkularitza jasotzea” azaldu du Angel Garciak.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak