Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

14 ekaina, 2017
Editorialen bidea eraldaketa digitalean

 

Txosten batean bildu dira digitalizazioak sektoreari dakarzkion erronka eta oztopoak.

Ia sektore guztietan bezala, eraldaketa digitala ezinbesteko prozesua da editorialen munduan eta, nahiz eta sektoreko eragile gehienek uste duten aukera bat dela hazteko eta merkatuko beste lehiakide batzuetatik bereizteko, orobat egia da nahasmena eta frustrazioa piztu dituela. Digitalizazioak berekin dakar ez bakarrik teknologia berriak barneratzea, baina baita ere antolakuntza aldatzea, eta horretarako urratu behar den bidea askok uste baino konplexuagoa eta motelagoa da.

Horra Frankfurteko Liburu Azokaren hurrengo ediziorako prestatu den Industry Leaders’ Perspectives on the Digital Transformation Journey in Publishing txostenera bildutako gogoeta batzuk. Ikerketa osatzeko, elkarrizketak egin zaizkie nazioarteko argitalpen zientifiko eta teknikoetan eta hezkuntza arloko argitalpenetan liderrak diren editorialetako 25 ordezkariri, helburu honekin: jakitea zeintzuk diren sektorearen erronka garrantzitsuenak digitalizazioranzko bidaia honetan.

Ikerketak antzemandako alderdi garrantzitsuenetako bat da aldatu egin dela produktuaren ikuspegia, kontuan hartu direlarik kontsumitzailea eta beren premiak. Hona hemen editorialek digitalizazioranzko bidea hartzeko eman dituzten arrazoi garrantzitsuenak: lehenik eta behin, bezeroa hobeto ezagutzea, gero diru-sarrera berriak bilatzea eta, azkenik, produktu eta zerbitzu berriak garatzea. Oraintsu arte editorialak ziren ezagutzaren zaindariak, baina Internetek beste informazio-iturri batzuk eta beste argitalpen- eta banaketa-kanal batzuk plazaratu ditu. Horregatik, editorialak bide berriak bilatzen ari dira elementu bereizgarri bezala.

Txostenak aipatzen du zeintzuk diren eraldaketako bost arlo garrantzitsuenak sektoreko liderrentzat. Garrantziaren arabera, hauek dira lehenengo bostak: metadatuak, discoverability –edukien nabarmengarritasuna- edukien azkartasuna –berrerabiltzeko erraztasuna-, biltegiratzea eta lankidetza. Horiexek dira editorialen erronka garrantzitsuenak, eta gehienak inplementazioaren hastapenetan daude, batez ere edukien azkartasunari eta metadatuei dagokienean.

Ikerketak dioen bezala, industria editorialak dagoeneko finkatuta dauzka eraldaketa digitalaren lehentasunak, baina ez dauka oinarrizko elementuak integratzeko epe luzeko planik, zeren bost elementu horietatik enpresak batean edo bitan soilik inbertitzen ari baitira. Bukatzeko, beste alderdi garrantzitsu bat da sektoreko eraldaketa digitala ez dela bakarrik gaitasun teknologiko berriak barneratzea, baizik eta baita ere goitik behera aldatzea antolakundeko lidergoa eta antolakundea osatzen duten pertsonen trebezia eta gaitasunak. las personas que forman la organización.

induistria digitala
Enpresa digitala 18 ekaina, 2020
Industria Digitala programak 279 digitalizazio-proiektu lagundu ditu 2,36 milioi eurorekin

    Telelana ezartzeko proiektuak eta 4.0 industriako teknologia bideratzaileekin...Leer más

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?