Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 ekaina, 2019 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Bere kideen artean SPRIko arduradun bat daukan 20 adituko Taldeak 2030erako eredu industrial europarra  aurkeztu du

Dokumentuak sustatzen duen politika industrialak elkarrekin uztartzen ditu aurrerapen ekonomikoa eta gizarte eta ingurumen arloko erronkak.

 

Dokumentuak sustatzen duen politika industrialak elkarrekin uztartzen ditu aurrerapen ekonomikoa eta gizarte eta ingurumen arloko erronkak.

SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen arduradun Cristina Oyón urte hasieran izan zen hautatua dokumentuaren prestaketa-prozesuan parte hartzeko.

 

2030erako eredu industrial berria diseinatuko duen Europako Batzordeko Aditu Taldeak –zeinaren kide baita Cristina Oyón, SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen arduraduna- ondorioen dokumentua aurkeztu du, eta dokumentu horretan jasotako eredu industrialak elkarrekin uztartzen ditu aurrerapen ekonomikoa eta gizarte eta ingurumen arloko erronkak.

 

SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen arduradun Cristina Oyón urte hasieran izan zen hautatua 20 adituen taldean parte hartzeko. Aditu horiek Batzordeko presidenteordea aholkatzen dute High Level Industrial Roundtable ‘Industry 2030’ mahaian.

 

Goi-mailako mahai horren helburua da aholku ematea Europako Batzordeari 2017ko irailean argitaratutako Europako estrategia industriala inplementatu dezan, jarraipena egitea estrategia horren nazioarteko, Estatuko eta eskualde mailako garapenari, eta, azkenik, lehentasunak proposatzea politika industrialaren arloko etorkizuneko ekintzetarako. Jyrki Katainen, Europako Batzordeko presidenteordea, da talde horretako buru edo presidentea. Eta Elzbieta Bienkowska da presidenteordea, barne-merkatu, industria, ekintzailetza eta ETEen komisarioa.

 

Prestatu den eredu industrialak egiturazko eraldaketa azkar eta inklusibo bat proposatzen du, elkarrekin zerikusia duten eta Europan sendo errotuta dauden hiru faktoretan oinarritua: teknologia, berrikuntza eta sostengarritasuna. Hala, EB mundu mailako liderra da energia berriztagarrietan, energia eraginkortasunean eta ekonomia zirkularrean, eta European Innovation Scoreboard 2019 txostenaren arabera, Europa AEBen aurretik dago lehenbizikoz.

 

Industry 2030 bisioa egia bihurtzeko, taldeak proposatzen du merkatu bakarrean oinarritutako enpresa-ingurune justu, arin eta lehiakor bat sortzea, posible izan dadin balio-kate estrategikoen inguruko balio-sorkuntza sareak garatzea eta Europako enpresak mundu mailako lider bihurtzea.

 

Estrategia horren helburua da balioa sortzea gizartea, ingurumena eta ekonomia errespetatuz, Europa eredu izan dadin munduko gainerako herrialdeentzat.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak