Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 31 Marzo, 2019 Digitalizazioa Ekintzailetza Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Bind40 Industria adimenduna Smart Industry Programa UP Euskadi

Basque Industry 4.0 ekimenak tokia izango du aurten ere Hannover Messe azokan

Basque Industry 4.0 estrategia zutabe nagusi izanik, Zibersegurtasun Zentroa, Aktiboen sare konektatua, BIND 4.0 eta Inbertsioak erakartzeko arloa izango dira aurten standeko protagonista.

 

Basque Industry 4.0 estrategia zutabe nagusi izanik, Zibersegurtasun Zentroa, Aktiboen sare konektatua, BIND 4.0 eta Inbertsioak erakartzeko arloa izango dira aurten standeko protagonista.

BIND 4.0, startupen azelerazio programa hirugarren urtez dago Forum Industrial Startups enpresa gazteen topaketako hitzaldi-egitarauan.

Apirilaren 1etik 5era egingo den azokan, 30etik gora euskal enpresak hartuko dute parte.

 

Agenda hitzorduz beteta duela joango da Euskadi-Basque Country standa Hannover Messera. Europan egiten den azoka industrialik garrantzitsuenean hirugarren urtez jarraian hartuko du parte SPRI Taldeak.

 

Basque Industry 4.0 estrategiaren aterkipean, Euskadiko zibersegurtasun zentroa, Aktiboen sare konekatua, Inbertsioak erakartzeko arloa eta BIND 4.0 azelerazio programa izango dira standeko protagonistak aurten.

 

Hannover Messeren Forum Industrial Startup topaketaren egitarauaren barruan, hirugarren urtez jarraian BIND 4.0 aukeratu dute programaren aurkezpena egiteko. Astelehenean, apirilak 1, 16:00tan izango da hitzaldia: Discovering BIND 4.0: first startup accelerator offering access to high-level Industry 4.0 customers

 

Spriko zuzendari nagusi Alexander Arriola eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendari Aitor Urzelai dira Euskadi-Basque Country standeko ordezkaritzaren buru; eurekin batera bidaiatuko dute Hannoverrera, Javier Dieguez, Zibersegurtasun Zentroko zuzendariak, eta Invest in the Basque Country, Basque Digital Innovation Hub eta Nazioartekotze Agentziako ordezkari batzuk.

 

Basque Industry 4.0 estrategia hurbiletik ezagutzeko interesa erakutsi duten Kanada, India, Alemania eta Europako beste herrialde batzuetako konpainiek bisitatuko dute Euskadi-Basque Country standa. Nabarmentzekoa da, asteazkenean, apirilak 3, Australiako startupen ordezkaritza bat izango dela standean, Australiako Merkataritza eta Inbertsioen Batzordeak (Austrade) antolatutako bisitan.

 

Egun horretan bertan, Hannover Messeko Zuzendaritzarekin izango dute batzarra Arriolak eta Urzelaik, euskal enpresek azoka horretan duten presentzia baloratzeko. Izan ere, aurten 30etik gora dira azokan parte hartuko duten euskal enpresak. Spri Taldeko Zuzendari Nagusiak Hannoverren egongo diren euskal enpresak gonbidatu ditu, apirilaren 3an, eguerdian, Euskadi-Basque Country standean egingo den ekitaldira , non Ugarte Anaiak txalapartariek parte hartuko duten, euskal musika tresnarik zaharrenetakoaren doinuak industria aurreratuenaren erakustokian zabalduz.

 

Ekitaldi hau bukatuta, Alex Arriolak eta Aitor Urzelaik Bavariako pabilioian dute hitzordua, Roland Weigert, Bavariako Gobernuko Ekonomia, Lurralde Garapen eta Energiaren Estatu Idazkaria agurtzeko.

 

Apirilaren 4ean, ostegunarekin, Basque Country opportunities for the Advanced Manufacturing Industry jardunaldia egingo da, Euskadik inbertsioetarako eskaintzen dituen aukerak ezagutzera emateko.

 

Hannover Messe

Europako azoka industrialik handiena da, 6.000 erakusketari inguru eta 200.000tik gora bisitari izaten ditu edizio bakoitzean. Hainbat arlo hartzen ditu bere baitan Messek: 4.0 industria, Adimen artifiziala, 4.0 logistika, Industria integratua, Biki-digitala eta Industria aitzindariak, besteak beste

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak