Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

27 abendua, 2017
Baliteke adimen artifizialak suntsitzen duena baino enplegu gehiago sortzea 2020an

Gartner aholkularitzaren arabera, teknologia horrek 2 miloi lanpostu garbi sortuko ditu 2025ean.

 

Gartner aholkularitzaren arabera, teknologia horrek 2 miloi lanpostu garbi sortuko ditu 2025ean

 

Adimen artifizialaren promesak beldur asko sortu ditu lanaren etorkizunari buruz, orain gizakiok egiten ditugun zeregin asko makinek egingo dituztelako. Halere, Gartner aholkularitzaren esanetan, aurreikuspenek ez dute zertan ezkorrak izan, horrelako teknologiek suntsituko dutena baino enplegu gehiago sortuko baitute etorkizun hurbilean.

 

“Iraganean, berrikuntza esanguratsu askok enplegu suntsipena ekarri dute aldi batez, baina ondoren industriaren susperraldia etorri da eta negozioa eraldatu egin da; badirudi, adimen artifiziala ere bide beretik doala”, dio Svetlana Sicular-ek, Gartner aholkularitzako ikerketako presidenteordeak, aholkularitzak berak argitaratutako artikulu batean. Datozen urteetan eragina handia izango da zenbait sektoretan, adibidez manufakturan. AAk lanpostu asko desagerraraziko ditu, batez ere kualifikazio baxukoak, baina berriak ere sortuko ditu, batik bat, profil altukoak, eta gaitasun espezifikoak dituzten baxuagokoak ere bai. Gartner aholkularitzaren arabera, adimen artifizialari lotutako enplegu sorkuntza zifra positiboak ematen hasiko da 2020an, eta baliteke 2025ean 2 milioi enplegu berri garbira iristea.

 

Svetlana Sicular analistak dioenez, “enplegu galerari buruzko alerta ezkorrenek nahastu egiten dituzte adimen artifiziala eta automatizazioa”, eta ez dakite teknologia honek gizakiaren gaitasunak hobetzen dituela. Oraingoz, AA ataza errepikakorretarako erabili izan da batez ere, baina etorkizun hurbilean bestelako lanetan aplikatuko da, esaterako, gizakiei laguntzeko (eta ez ordezkatzeko) eta horrek eraginkortasuna hobetuko du, pertsona eta makina elkarrekin uztartuta.

 

Aholkularitzaren arabera, adimen artifizialak 2’9 bilioi dolarreko negozioa sortuko du 2021ean, eta 6.200 milioi ordu aurreztuko ditu produktibitatean. Bestalde, irabazi horiek berriro inbertitu beharko dira negozio-ereduak berrasmatzeko: “AAk bere gain hartu ditzake ataza arrunt eta errepikakorrak eta horrek libre utziko lituzke gizakiak beste gauza batzuetarako. Baina AAren eta gizakien arteko sinbiosia lortzeko, beharrezkoak izango dira inbertitzea eta sistemak berrasmatzea, ez da nahikoa gaur egungo praktikak automatizatzea” azaldu du artikulu berean Mike Rollings-ek, Gartner aholkularitzako ikerketako presidenteordeak.

Berrikuntza 11 urtarrila, 2021
Viuda de Sainz enpresak obra publikoen ingurumen-inpaktua minimizatzen duen ekozubi bat sortu du

50. hamarkadan sortutako familia - enpresari jarraipena emanez sortu zen Viuda de Sainz enpresa...Leer más

Berrikuntza 4 urtarrila, 2021
Birziklatzen zailak diren hondakinen bigarren bizitza bermatzeko 4.0 tresnak

EAEko 13 eragile, horien artean, enpresak, teknologia-zentroak eta klusterrak, konponbideak...Leer más

Aitor Urzelai, director del Grupo SPRI
Berrikuntza 28 abendua, 2020
Aitor Urzelai: “Eraldaketa-une honetan, enpresak aukerak identifikatzen lagundu behar ditugu”

Aitor Urzelaik hiru hilabete bete ditu abenduan SPRI Taldearen buru bezala. Bere erronken artean,...Leer más

Rem-Iru Producción
Berrikuntza 23 abendua, 2020
Rem-Iru: 20 urte xaflaren eraldaketa-munduan berrikuntzak egiten

20 urteko esperientziarekin, Rem-Iru xafla eraldaketan eta mota guztietako produktu metalikoen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?