Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

13 uztaila, 2017
B2B, omnikanalitatearen esperientziarantz

B2B erosleak joko-arauak aldatzen ari dira.

B2B enpresen %43k online saltzen dituzte beren produktuak.

 

Merkataritza elektronikoak hazkunde-erritmo geldiezina du business to business merkatuan. Izan ere, 2019an onlineko B2B merkataritzaren kopuruak B2Cren bikoitza izango dira, eta Estatu Batuetako salmenta guztien %12 ordezkatuko dute. Gaur egun, Estatuan B2B enpresen ia erdiak onlineko kanaletan saltzen dituzte beren zerbitzu eta produktuak; 2016an %43 izan ziren, hau da, aurreko urtean baino %3 gehiago, Estrategia Digital en Entornos B2B txostenaren arabera.

 

Adigital elkarteak eginiko azterlan hori Madrilen aurkeztu zen, B2B Digital Summit topaketan, non ezagutzera eman baitziren etorkizun hurbilean merkatu hori markatuko duten joera batzuk. Adibidez, big dataren erabilera zabalduko da zerbitzuak hobetzeko, zeren B2B enpresen erdiak bezeroei buruz dauzkaten datuak baliatzen baitituzte helburu horrekin, gainera, B2B konpainietako marketin sailen %80k hedabide sozialak erabiltzen dituzte beren kanpainetarako. Bestalde, merkatuaren erronka nagusiak dira omnikanalitatea, pertsonalizazioa eta automatizazioa.

 

B2B merkatu globalean

 

Forrester Consulting aholkularitzak argitaratutako txosten baten arabera, joko-arauak aldatzen ari dira B2B erosleen eskaerak direla medio. B2B bezeroen %56k espero dute beren erosketen erdia edo gehiago online egitea 2017an, eta %74ren iritziz, web plataforma baten bidez erostea erosoagoa da salmenta agenteen bidez erostea baino.

 

Forrester-en Mastering Omni-Channel B2B customer engagement txostenak dio erosleak baldintzaturik daudela B2C plataformetan bezero partikular bezala izandako esperientziagatik eta igurikimen handiak dauzkatela erosketa prozesurako, igurikimen horien barruan sartzen direlarik zerbitzuaren pertsonalizazioa eta kalitatea. Gainera, gero eta gehiago erabiltzen dira kontakturako bide digitalak. Horregatik, B2B enpresek estrategia omnikanal bat garatu behar dute, erosketa-esperientzia ona bermatzeko kanal guztietan, online nahiz offline. Oro har, konpainiek oraindik ez diote integralki erantzuten eskaera horri, baina puntu horretara iristen direnek bezeroak leialduko dituzte.

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Enpresa digitala 9 urtarrila, 2020
Emakumeen presentzia handiagoa SPRIren Barnetegi Teknologikoa programan

  Programa horren bidez SPRI Taldeak ezagutzera ematen ditu zein joera zabaltzen ari diren...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?