Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

13 iraila, 2017
AzPlay Q3, bideojoko indie-ei buruzko hitzordua

Topaketa hori nazioarteko AzPlay jaialdiko jardueren barruan kokatzen da.

Topaketa hori nazioarteko AzPlay jaialdiko jardueren barruan kokatzen da.

 

Datorren irailaren 21ean egingo da AzPlay Q jaialdiaren hirugarren edizioa. Hiru hilerik behin egiten diren jardunaldi horien helburua da Euskadiko bideojoko sortzaileen komunitatea sendotzea eta beste profil profesional batzuei irekitzea. Jardunaldiak Azkuna Zentroak antolatzen duen Nazioarteko AzPlay Bideojoko Jaialdiaren aterkipean egingo dira.

 

“Azken edizioetan, parte-hartzaileek behin eta berriro esaten ziguten ez zela nahikoa urtean behin bakarrik elkartzea, topaketaren bidez askoz errazagoa baita proiektu komunak sortzea” azaldu du JM Martínez, Hafo, AzPlay jaialdiko koordinatzaileak, “jardunaldi hauek eskaera horri erantzuteko sortu dira, komunitatearentzako topagune izan daitezen”. Azkuna Zentroak antolatutako ekitaldi horiek doakoak dira eta balio dute Euskadiko estudio independenteek sortutako azken proiektuak ezagutzera emateko, baina baita ere ezagutzak partekatzeko eta lankidetza-sareak sortzeko diziplina anitzetako profilen artean.

 

AzPlay Q jaialdiaren edizio honetan parte hartuko dute Delirium Studios estudioak -zeinak Unforgiven VR aurkeztuko baitu, mendebalde urrunean girotutako errealitate birtualeko bideojokoa- eta EUSKO eSport elkarte berriak, kirol elektronikoen, ekitaldien eta talde amateurren inguruan sortutako gazte komunitateak. Mikel Calvok, LUDUS enpresako lead VR designer-ak, hizpide hartuko du prestakuntzarako eta industriarako errealitate birtualean espezializatu den euskal konpainia gazte horren esperientzia eta Fran Valmaña (EIKENeko zuzendaria) bideojokoen eta ikus-entzunezkoen arteko lankidetza-aukerez mintzatuko da. Tequila Works izango da proiektu gonbidatua, Estatuko bideojoko arrakastatsuenetako bat (Rime) sortu duen estudioa.

 

Topaketa horretan orobat aurkeztuko dira azaroaren 29tik abenduaren 3ra egingo den jaialdiaren zortzigarren edizioko nobedadeak. Nobedade garrantzitsuenetako bat da AzPlay elkarteak Nordic Game Conference erakundearekin lortutako hitzarmena. Hitzarmen horri esker, Euskadiko jaialdiko bi finalistek aukera izango dute Nordic Game Discovery Contest 2018 txapelketan parte hartzeko.

 

AzPlay jaialdiaren lehen edizioa 2010ean egin zen, ingurune lokaleko zein nazioarteko bideojoko sortzaile eta berritzaileenei ikusgarritasuna emateko, eta harrezkero, erreferentziazko ekitaldi bihurtu da sektore independentearentzat. “Indie sektorean berrikuntza maila handiagoa dago, lantaldeek askatasun gehiago dutelako eta sormena delako beren estrategia nagusia merkatuan bidea egiteko” azaldu du Hafo-k, “horregatik, jaialdia sektore horretan zentratu zen hasieratik”.

induistria digitala
Enpresa digitala 18 ekaina, 2020
Industria Digitala programak 279 digitalizazio-proiektu lagundu ditu 2,36 milioi eurorekin

    Telelana ezartzeko proiektuak eta 4.0 industriako teknologia bideratzaileekin...Leer más

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?