Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

26 urria, 2017
AzPlay lehiaketak 2017ko 5 euskal bideojoko indie onenak aukeratu ditu

Azaroaren 30ean jakinaraziko dira sorkuntza irabazleak.

Azaroaren 30ean jakinaraziko dira sorkuntza irabazleak.

 

Aurten zortzigarren edizioa beteko duen AzPlay, Bideojoko Independenteen Nazioarteko Lehiaketak dagoeneko jakinarazi ditu bost kategorietako izenburu finalistak. Urtetik urtera sariketa hori gero eta ezagunagoa bihurtzen ari da, eta aurtengo edizioan iaz baino bi aldiz bideojoko gehiago aurkeztu dira, 60 herrialdetako 432 sorkuntza, hain zuzen.

 

Lehiaketaren kategoria batean euskal estudio independenteek garatutako izenburu onenak saritzen dira. Hauek dira atal horretako bideojoko finalistak: Relevo Videogames eta Virtualware estudioen Mindtaker, PS4 eta ordenagailurako beldurrezko istorioa; Zeus Software estudioaren Minimal Over Wheels, sakelakoetarako jokoa; DigiPen zentroko Rin Tin Team taldearen Teotl: Rise of a God, 3D abentura eta puzzle jokoa; Loma Digital estudioaren Submersed, urpeko biziraupen jokoa; eta, azkenik, Delirium Studios estudioaren Unforgiven VR, mendebalde urruneko errealitate birtualeko duelu jokoa.

 

Azaroaren 30eko AzPlay Sari-banaketa Ekitaldian jakinaraziko da nor den irabazlea, eta beste lau kategoriatako sariak ere banatuko dira: ideia onena, ikusizko arte onena, soinu-musika onena eta jokagarritasuna. Bost irabazleetako bakoitzak 5.000 euroko saria jasoko du. Sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko da orobat zein den 2018an Mälmoko Nordic Game Conference lehiaketara joango den bideojoko finalista. Eskandinaviako jaialdi hori duela 14 urtetik antolatzen da, eta bideojoko independenteen munduko ekitaldi garrantzitsuenetakoa izatera iritsi da.

 

Lehiaketa Bideojoko Independenteen Nazioarteko AzPlay Jaialdiaren barruan egingo da, azaroaren 29tik abenduaren 3ra, Azkuna Zentroak antolatuta. Topaketaren helburua da balioan jartzea garapen independenteen berrikuntza eta sormena; egitarauaren barruan hitzaldiak eta tailerrak antolatu dira eta bideojokoen erakustaldi bat egingo da.

induistria digitala
Enpresa digitala 18 ekaina, 2020
Industria Digitala programak 279 digitalizazio-proiektu lagundu ditu 2,36 milioi eurorekin

    Telelana ezartzeko proiektuak eta 4.0 industriako teknologia bideratzaileekin...Leer más

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?