Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 31 urtarrila, 2019 Digitalizazioa Ekintzailetza Bind40 Industria adimenduna Smart Industry Programa UP Euskadi

Atelei: “Euskadiko enpresa teknologikook sekulako bikaintasun-maila dugu”

Atelei Irungo ingeniaritza independente bat da, BIND 4.0 programaren hirugarren edizioko 32 finalisten artean sartu dena

Atelei Irungo ingeniaritza independente bat da, BIND 4.0 programaren hirugarren edizioko 32 finalisten artean sartu dena

 

Atelei 2012an sortutako ingeniaritza independente bat da, produktu elektronikoen diseinu eta garapenean espezializatua dagoena eta kontzeptualizaziotik fabrikaziorainoko fase guztiak barne hartzen dituena. Egoitza Irungo Arretxe-Ugalde industrialdean duen konpainia hau adibide bikaina da erakusteko nola egokitu behar duen enpresa batek merkatura eta nola sortu behar dituen negozio-aukerak, kontratuak sinatuz enpresa handi eta ertainekin produktu teknologikoak garatzeko.

 

Duela gutxi sartu da Eusko Jaurlaritzaren BIND 4.0 programaren azken fasean, mundu osoko 500dik gora enpresa txikirekin lehiatu ondoren. Programa horren bidez goi-mailako teknologiaz hornituko dute Euskadiko 40 enpresa handietakoren bat. Iván Piquer-ek, ETE honetako zuzendari nagusiak, programa anbiziotsu honen giltzarriak eta aukerak aztertu ditu.

 

 Zein da zehazki Atelei enpresaren jarduera?

Ingeniaritza txiki eta independente bat gara eta nitxoko produktu-sorta batean espezializatuta gaude. Eta, hain zuzen, nitxoko produktu bat aurkeztu dugu BIND programara ere: konposatu organiko lurrunkorren isuriak neurtzen ditu, konposatu horiek ingurumenarentzat eta pertsonentzat kaltegarriak diren substantziak sortzen dituztelako erretzen direnean.

 

Zer egin duzue arlo horretan?

Plataforma oso bat diseinatu dugu, hainbat dispositiboz osatua, isuri horiek denbora errealean eta etengabe monitorizatzeko. Horrela bermatzen dugu substantzia horien inguruan dabiltzan langileek (batik bat, industrian) ez dutela jasaten osasuna kaltetzeko adinako esposiziorik.

 

Zure ustez zergatik sartu zarete euskal multinazional handi batzuekin kolaboratuko duten 32 enpresa teknologiko txiki horien taldean?

Enpresa bat BIND 4.0 programan sartzen da konpainia handietako batek detektatzen badu aurkeztutako ETEen artean badagoela bat bere jardueran edo bere plan estrategikoan txerta daitekeena.  Gure kasuan, esan liteke zortea izan dugula, bi enpresa handiren interesa piztu dugulako eta hizketan gabiltza beste hirurekin ere. Hori sekulakoa da guretzat eta erakusten du Euskadiko enpresa teknologikook sekulako bikaintasuna dugula. 64 herrialdetako 524 hautagaitza aurkeztu ziren, horietatik 112 sartu ziren aurre-aukeraketan eta azkenik 32 izan gara aukeratuak, besteak beste, gu. Horrek erakusten du programak maila altua duela, hainbestekoa ezen esan baitaiteke Euskadi Silicon Valley txiki bat dela eta talentu izugarria dugula.

 

Zein da zure enpresaren balio bereizgarria?

Ingeniaritza txiki bat garenez, azkarragoak gara eta egokitzeko gaitasun handia dugu. Handiekin lehiatzeak badu desabantaila bat: sekulako potentziala dute eta gaitasuna ere bai euren proiektuak aurrera ateratzeko. Halere, uste dut arazo handi bat dutela, prozesuka funtzionatzen dutelako; adibidez, denbora asko behar dute produktu berri bat garatzeko, eta hori ez da arazo bat guretzat. Ez dugu denbora asko behar produktu bat prototipatze-teknologiekin baliozkotzeko edo merkatuan bermerik baduen ikusteko. Eta horixe da gure abantaila handiena!

 

Zertan laguntzen dizue enpresa askoz handiago batekin elkartzeak?

Enpresa handi baten eta txiki baten arteko lankidetza benetan emankorra izan liteke, elkarrengandik urrun dauden bi mundu elkartzen dituelako. Konbinazio horretatik sinergiak eta benetan baliagarri diren produktuak sor daitezke. Horrelako lankidetza bat onuragarria da bi alderdientzat eta, beraz, ezin zaio uko egin.

 

Benetako aspirazioak dituen baina tamainagatik mugaturik dagoen zuena bezalako ETE batentzat, lankidetza, emankorra ez eze, ia saihestezina ere bada…

Zalantzarik gabe. ETE txiki guztiok dugu arazo bera: sekulako gaitasun teknologikoa dugu, baina ez dugu prozesuei (adibidez, nazioartekotzeari) aurre egiteko gihar finantzariorik. Horregatik, garatzen den produktua ukigarria denean (geurea bezala), beste negozio-ildo paralelo bat behar da, komertzialagoa, diru-sarrera horiekin finantzatzen baita lehen produktu berritzaile hori. Bestela, ezin dugu biziraun.

 

Lotutako albisteak

17 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker
Irakurri gehiago
Aitor Alapont. 12 apirila, 2024 Digitalizazioa
P4Q, 25 urte eta aurrera jarraitzeko 100 milioi arrazoi
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak