Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

14 abendua, 2017
Araba Encounterrek 25 ikastaro, 23 lehiaketa eta robotika, droneak zein errealitate birtuala ardatz izango dituzten tailerrak eskainiko ditu

Ehunka informatika zale biltzen dituen arabar ekimen teknologikoa abenduaren 16tik 18ra burutuko da laugarren urtez, segundoko 10 gigabiteko interneterako konexio-abiadurarekin

 

2000 pertsonatik gora erakartzea aurreikusi dute antolatzaileek. Izan ere, eserlekua duten parte-hartzaileez gain, eguneko sarrera duten bisitariak, tailerretan izena eman duten pertsonak eta doako jarduerak ikustera bertaratuko diren hiritarrak ere hartuko ditu jauregiak

 

Bisitariek gertutik ezagutu ahalko dute topaketa, eta Opengune eremu irekiko doako jardueretan parte hartzeko aukera izango dute; hitzaldietan, tailerretan edo aurkezpenetan kasu

 

Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu eta babesten du ekimena, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI) eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin

 

 

Datorren larunbatean hasi eta astelehenera arte Gasteizko Europa Jauregian burutuko den Araba Encounter 04 topaketak 25 prestakuntza-jarduera, 23 lehiaketa eta robotika, droneak zein errealitate birtuala ardatz izango dituzten tailerrak eskainiko ditu. Parte-hartzaileei euren ordenagailuarekin etortzeko eta antolatutako ekimen guztietan parte hartzeko aukera eman dieten 320 eserlekuak hartuta daude, jada. Hala ere, herritarrak gonbidatuta daude ekitaldira gerturatzera; izan ere, zona irekian, Opengunean, formakuntza eta aisialdi ekintza ugari izango dira interesa duen ororentzat.

 

Partyan elkartuko diren ehunka ordenagailuak segundoko 10 gigabiteko abiadura izugarrian konektatuko dira. Horrela, Euskaltelen zuntz optikoari esker, nabarmen gaindituko da etxeetako ohiko konexio-abiadura. Guztira, 2.000 pertsonatik gora erakartzea aurreikusten dute antolatzaileek. Izan ere, eserlekua duten parte-hartzaileez gain, eguneko sarrera duten bisitariak, tailer nahiz hitzaldietan izena eman duten pertsonak eta doako jarduerak ikustera bertaratuko diren hiritarrak ere hartuko ditu jauregiak.

 

Larunbatean eta igandean izango diren hitzaldien artean, azpimarragarriak dira telefono adimendunei probetxua ateratzeko eta LinkedIN erreminta networking profesionalean erabiltzeko saioak, baita ‘Araba Ekintzailea’ ekimena ere. Nabarmentzeko modukoak dira, halaber, programazioaren hastapenei eta osasunarekin loturiko errealitate birtualari buruzko tailerrak.

 

Eusko Jaurlaritzaren Ikanos proiektuarekin erlazionaturiko hitzaldia ere izango da, norberak bere gaitasun digitalen diagnostikoa egiteko xedez. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailak bultzatutako ekimena oinarrizko gaitasun digitalak lantzeko helburuarekin sortu zen, baita gizabanakoen, enpresen, administrazioaren, hezkuntzaren eta osasun arloaren ahalmen espezifikoak garatzeko ere, beste hainbat sektoreren artean. Saio honetako parte-hartzaileek euren profil digitala neurtuko dute.

 

Horrez gain, robotika, droneak eta errealitate birtuala lantzen dituen arloa bultzatu egin dute aurten. Horri esker, larunbatetik aurrera zenbait lehiaketa burutuko dira, baita robotikan lehen pausoak emateko tailerrak ere, robot lasterkariak eta borrokalariak sortu eta programatuz. Droneak muntatu eta konfiguratzeko ikastaroak ere izango dira, baita gailu horien lasterketa-simulagailuak ere. Errealitate birtualaz gozatzeko parada ere izango dute bertaratuek.

 

Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren (SPRI) eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu eta babestutako ekimena euskal informatika-partyen sarearen barne dago, Gipuzkoa Encounter eta Euskal Encounter topaketekin batera. Azken horren 25. urteurrena ospatu da aurten eta urtero 6.000 parte-hartzaile baino gehiago biltzen ditu Barakaldoko BECen.

 

Publikoari irekia

Hitzaldiak, tailerrak eta aurkezpenak publikoari irekia den Opengune espazioan burutuko dira. Antolatzaileek hiritarrei abenduaren 16an eta 17an topaketara gerturatzeko eta doako jardueretan parte hartzeko gonbita luzatzen diete, Europa Jauregia hirigunetik gertu dagoela aprobetxatuz.

IKTak 1 ekaina, 2020
Ikusi-k indartu egin ditu 4.0 Industriara eta eraldaketa digitalera bideratutako zerbitzuak

  Euskal konpainia datuen bilketa eta analisiarekin lotutako proiektuetan zentratzen da,...Leer más

IKTak 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

IKTak 25 maiatza, 2020
LabsLand-ek bere urruneko laborategi-sarea ireki du ikastetxeentzat

  Proiektu honekin posible da denbora errealeko esperimentuak egitea mundu osoko...Leer más

Deusto Sistemas lanza un sistema de control de aforo para hostelería y supermercados ante las restricciones del Covid-19

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?