Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

5 iraila, 2017
App bat euskara atsotitzen bidez ikasteko

Joel Barnes Esaera Zaharrak jokoarekin.

Esaera Zaharrak aplikazioa doakoa da, eta 250 esalditik gora dauzka.

 

Hizkuntza batekin lotutako tradizioak eta kultura atsotitzen bitartez aztertu daitezke, eta baita ere erabil ditzakegu hiztegia eta sintaxia modu atseginagoan ikasteko. Horregatik, MasterKey Games startupak sakelakoentzako joko berri bat garatu du, zeinak euskarazko atsotitzak baliatzen baititu euskara ikasi eta praktikatzeko.

 

“Ezkur urte, elur urte” edo “Dirua, morroi ona, baina nagusi txarra” bezalako esaerak bildu dituzte aplikazioan, guztira 250 baino gehiago, eta jokalariek ahalik eta denbora laburrenean eraiki behar dituzte atsotitzak, puntuak lortzeko. Oso formatu sinplea du, enpresak berak hizkuntzak ikasteko garatu izan dituen aplikazioetatik ateratakoa.

 

“Lehenagotik ere badugu ingelesezko esaldiak eta esaera zaharrak biltzen dituen aplikazio bat, beraz, zergatik ez atera beste bat euskaraz? Oso hizkuntza zaharra da, aberatsa atsotitzetan, eta esaera horiek lagungarri dira esaldiak egituratzen ikasteko, hau da, aditza edo izenordaina non jarri behar den jakiteko…” azaldu du Joel Barnesek, MasterKey Games startuparen sortzailekideak eta ikasgeletan 14 urtetik gorako esperientzia duen ingeleseko irakasleak. “Esaera Zaharrak opari bat da urtetan zehar hain harrera ona egin digun euskal komunitatearentzat”. Imanol Fernández ingeniari informatikoak zuzentzen du enpresaren alderdi teknologikoa, berau ere MasterKey Games startuparen sortzailekidea.

 

Esaera Zaharrak eskuragarri dago Android eta iOS dispositiboentzat, eta 2015ean sortutako startup honen hirugarren garapena da. Sentence Master eta Preposition Master dira aurreko biak, zeintzuen helburua baita ingelesa jokoaren bidez ikastea, eta lehenengoak baditu dagoeneko 120.000 deskarga inguru. “MasterKey Games enpresa sortzeko ideia otu zitzaigun, ikasgeletan hainbat urtez lan egin ondoren ikusi genuelako hizkuntzak ikastean sortzen diren arazo asko joko sinpleekin konpon daitezkeela” azaldu du Joel Barnesek, “jendeak praktikatuz ikasten du, beraz, guk ez ditugu edukiak digitalizatzen, baizik eta aplikazioak egiten ditugu ikasleek eurek edukiak sor ditzaten”. Gaur egun lantaldeak hizkuntzen ikaskuntzarako bost joko gehiago dauzka eskuartean, eta datozen hilabeteetan merkaturatzea espero dute.

wake up eus
Ekintzailetza 29 maiatza, 2020
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Maiatzaren 25tik, 29rako astea

Wake up!-ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Leer más

maría sáiz ehu upv
Ekintzailetza 28 maiatza, 2020
María Saiz: ‘Negozio ekintzaileen ia % 60 beren jarduerarekin jarraitu dute, hauetako % 48 telelanaren formatuan’

María Saizekin hitz egingo dugu, UPV/EHUko MBAe3 Masterreko zuzendaria eta EEB-OVEko zuzendari...Leer más

kentu
KENTUK laugarren industria iraultzarekin bat egin du

KENTU industria merkatuan 40 urte baino gehiago daramatzan HERREKOR ETEak egindako...Leer más

hodei cloud hodeicloud
Ekintzailetza 27 maiatza, 2020
HodeiCloud, BIC Bizkaia Ezkerraldeko inkubagailuan

Manuel Asís Managing, HodeiClouden zuzendaria: “BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailua leku ezin...Leer más

Ángela Ming da solutions
Ekintzailetza 23 maiatza, 2020
‘Ming Da Consulting’: Txinan konfiantza, merkataritza akordioak eta aliantzak sortzeko zubia

Deustuko Unibertsitatearen 'Innogune' eraikinak, Donostian, balio erantsi handiko ekimen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?