Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

17 uztaila, 2017
Abian da AzPlay Jaialdiaren 8. ediziorako deialdia

Proiektuak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 14ra arte.

 

AzPlay, Bideojoko Independenteen Nazioarteko Topaketak zabaldu du jaialdiaren zortzigarren ediziorako deialdia. Aurten azaroaren 28tik abenduaren 3ra egingo da, Bilboko Azkuna Zentroan. Topaketak azken urteko bideojoko orijinal eta berritzaileenak sarituko ditu, ikusgarritasuna emanaz garatzaile berriei eta sorkuntzarako duten potentzialari.

 

Sariak, bakoitza 5.000 eurokoa, bost kategoriatan banatuko dira: ideia orijinal onenarena, ikusizko artearena, soinu-musikarena, jokagarritasunarena eta Euskadiko bideojoko onenarena. Gainera, bideojoko finalisten artetik bi aukeratuko dira Nordic Game Discovery Contest 2018 lehiaketan parte hartzeko. Ekitaldi hori Europako liderretako bat da sektorean, eta aurtengo edizioa maiatzean egin zen Malmö hirian.

 

Oinarriek diotenez, parte hartu nahi duten bideojokoek 2016ko urriaren 1az geroztik argitaratuak izan behar dute, eta independenteak izan behar dute, hau da, pertsona edo talde txikiek sortuak, banatzaileen finantza arloko laguntzarik gabe. Sorkuntzen gaia edo generoa librea da, eta hainbat gailutarako (ordenagailu pertsonaletarako, kontsoletarako edo dispositibo mugikorretarako) diseinatu daitezke.

 

AzPlay jaialdiak iraungo duen egunetan bideojokoekin loturiko hainbat jarduera antolatuko dira, hala nola ikastetxeentzako tailerrak eta proiektu-aurkezpenak. Horrez gain, bertaratuek aukera izango dute joko finalistak probatzeko horretarako beraizik prestatutako gune batean. Azken zazpi edizioetan jaialdiak 40.000 lagun inguru bildu ditu, bost kontinenteetako 750 proiektutik gora jaso ditu eta 220.000 euro banatu ditu saritan.

 

AzPlay proiektuak ekimen gehiago ere antolatzen ditu urtean zehar, Euskadiko bideojoko independenteak sustatu eta ikusarazteko. Esaterako, aipatzekoak dira hiru hilerik behin antolatzen diren AzPlay Q topaketak (datorren irailean hirugarren edizioa egingo da) eta Azkuna Zentroko mediatekan dagoen Joku Play joko-gune iraunkorra.

IndeusBerriren bannerra
Enpresa digitala 31 maiatza, 2021
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

IndeusBerri Industriaren Euskal Plataformaren berriak jasotzen dituen gunea da, baita industriaren...Leer más

Enpresa digitala 23 Marzo, 2021
Euskal enpresek urtean 18.000 euroraino jasoko dituzte teknologia berriak ezartzeko

  Euskal enpresek urtean 18.000 euroraino jasoko dituzte EIKTen (Elektronika, Informazio...Leer más

Enpresa digitala 15 Marzo, 2021
SPRIk Gipuzkoa Encounter ekitaldian azalduko du “Nola aplikatu adimen artifiziala 3D inprimaketan”

  SPRIk Enpresa Digitalaren bitartez parte hartuko du Gipuzkoa Encounter ekitaldiaren 15....Leer más

ETEek, mikroETEek eta langile autonomoek prestakuntza-ibilbide bat izango dute merkataritza elektronikoari buruz

Martxoaren 30etik aurrera, ETEek, mikroETEek eta langile autonomoek aukera izango dute SPRI Taldeak...Leer más

Enpresa digitala 11 Marzo, 2021
Ehunka teknologiazale bilduko dituen Gipuzkoa Encounterren parte hartuko du SPRI Taldeak

  Gipuzkoa Encounterrek ez dio urteroko hitzorduari huts egingo eta, aurreko edizioan...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?