Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 urtarrila, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Abana Bilbao, euskal nortasuna duten slow design altzariak

Konpainiaren lehen bilduman 3D inprimaketa bidez eginiko zeramikazko lanpara bat dago

 

Konpainiaren lehen bilduman 3D inprimaketa bidez eginiko zeramikazko lanpara bat dago

 

Abana Bilbao markak bere bi fundatzaileen abizenak daramatza enpresaren izenean, Laxmi Nazabal eta Lucas Abajo diseinatzaile bizkaitarrenak. Bi ekintzaileek berriki merkaturatu dute enpresa-proiektu hau; slow design joeraren irizpideak jarraitzen dituen altzari konpainia bat da, material sostengarriak eta tokiko ekoizle txikiak baliatzen dituena. Lehen bildumak sei pieza ditu eta horietako bat, Matiko lanpara, 3D bidezko zeramika-inprimaketa erabiliz fabrikatu da.

 

Laxmi Nazabalek –Arte Ederretan lizentziatua- eta Lucas Abajok –Diseinu Industrialeko ingeniaría- zazpi urte daramatzate elkarrekin lanean Muka Design Lab estudioan. Produktuen diseinuko eta interiorismoko proiektuez gain, pieza propioak diseinatzen hasi ziren eta sorkuntza-lan horiek nazioarteko aitorpena jaso dute.  Beren Revés aulkiak RedDot Design Concept sari ospetsua jaso zuen 2015ean, zeinak bidea zabaldu baitzien Ipar Amerika, Txina eta Europako merkatuetan sartzeko. Euren sorkuntzak inguru hurbilean ezagutzera emateko, Abana Bilbao marka berria merkaturatu zuten, “kanpoan halako aitorpena izan arren, hemen oraindik ezezagunak garelako” azaldu du Nazabalek.

 

Konpainiak slow design joeraren printzipioak jarraitzen ditu, hau da, artisauek eta tokiko fabrika txikiek ekoizten dituzte euren altzari eta osagarriak hurbileko material sostengarri eta iraunkorrak erabiliz. Hain zuzen, horrelako kolaborazio batetik sortu da markaren sorkuntza orijinalenetako bat, 3D inprimaketa bidez fabrikatutako zeramikazko lanpara bat. “Katiluak egiteko, Alex Gonzalezekin lan egiten dugu, Deustuko artisau batekin” azaldu du Lucas Abajo ingeniariak, “egun batez bere 3D inprimagailu berria erakutsi zigun eta interesgarria iruditu zitzaigun testura desberdinekin jolastea”. Orain unitateka sortutako lanpara serie bat daukagu eta pieza bakoitza berezia da.

 

Lantaldearen arabera, beren sorkuntzen estiloa “nordiko atlantikoa” da eta katalogoa halako erdibide bat da altzariak saltzen dituzten multinazional handien eta konpainia esklusiboen artean. “Gure asmoa da produktuak estilo garaikidearen arabera eta merke diseinatzea” azaldu du Laxmi Nazabalek.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak