Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 uztaila, 2019 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

4.0 Industria ETEei hurbiltzeko tresna-kit bat

Ideable, Urbegi eta Ideatek enpresek industria txikiarentzat pentsatutako aplikazio multzo bat aurkeztu dute

 

Ideable, Urbegi eta Ideatek enpresek industria txikiarentzat pentsatutako aplikazio multzo bat aurkeztu dute

 

4.0 Industriarako oinarrizko tresna-suitea izeneko proiektua beraizik sortu zen industria arloko ETEen artean detektatutako premiei erantzuteko. Nahiz eta 4.0 Industria garrantzia hartzen ari den, enpresa txiki eta ertain askok oraindik ez dituzte horrelako tresnak erabiltzen, batik bat, ez dituztelako ezagutzen. “Enpresa handiek oso ongi dakite zer den 4.0 Industria eta dagoeneko hasi dira aplikatzen, baina industria arloko ETEek oraindik ez daukate argi nola murgildu eraldaketa horretan eta zer etekin aterako duten hortik” azaldu du Ideable Solutions enpresako zuzendari nagusi Iñaki Bartolomék.

 

Ideable, Urbegi eta Ideiatek enpresek osatutako partzuergoak berrikuntza kooperatiboko proiektu bat garatu du Bihartech, I2Tek eta Sorabe konpainien laguntzarekin, proiektu horren bidez 4.0 Industrian murgiltzen laguntzeko euskal ETEei. Lehen urratsa izan zen enpresekin harremanetan jartzea beren premiak detektatzeko eta, hortik abiatuta, bost tresna-kit biltzen dituen suite bat egin dute.

 

Lehen paketea erabakiak hartzeko set bat da. Tresna horrek identifikatzen du non egin behar diren aldaketak gero hobekuntzak lortzeko.  4.0-ren zabalkunderako kit bat ere egin dute, eredua bera eta 4.0 teknologiak enpresetara hurbiltzeko. “Onlineko prestakuntza bat da, sakelakorako egina, eta prestakuntza-pilulak eskaintzen ditu 4.0 Industria ezagutzera emateko” azaldu du Bartolomék.

 

Beste kit garrantzitsu bat operazio fluxuarena da. ETEentzako ERP txiki bat da, zereginen kudeaketa digitalizatzeko eta neurtzeko balio duena. “Industri arloko ETE askok ez dute beren funtzionamendua digitalizatzen, beraz, ez dakite zenbat denbora behar duten zeregin bakoitza gauzatzeko”. Tresna honen bidez datu horiek ematen zaizkio enpresari, erabakiak har ditzan.

 

Azkenik, suite-ak badu 4.0 estrategiarako kit bat (eraldaketa planak diseinatzeko) eta enpresako kulturaren set-a (prozesuan langileen parte-hartzea bideratzeko). Tresnak garatuta daude dagoeneko eta orain proba-fasean daude, Urbegi enpresaren gidaritzapean. Partzuergoaren asmoa da aurtengo udazkenean hastea tresnak ETEei eskaintzen, enpresa bakoitzaren premiei egokitutako aholkularitza-zerbitzu bezala.

 

Proiektu hori Bizkaiko Foru Aldundiaren “Elkarlanean” programaren barruan kokatzen da, zeinaren helburua den berrikuntza kooperatiboko proiektuak bultzatzea enpresetan. Bihartech, Ideiatek eta Ideable enpresek garatu dituzte konponbide teknologikoak, eta Sorabe eta I2tek, berriz, enpresa-aholkularitzaz arduratzen dira.

 

Lotutako albisteak

12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trebe, euskarazko, galegozko edo katalanezko ahotsak itzultzeko, transkribatzeko eta sintetizatzeko aukera ematen duen lehen plataforma
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak