I+D COVID-19


Berrikuntza da Koronabirusari eta
bere ondorioei aurre egiteko bidea

COVID-19 I+G Laguntzak

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, koronabirusaren aurkako borrokarekin eta gaitzaren ondorio sozio-ekonomikoekin lotutako I+G-ko proiektuak bultzatzeko.

Uste dugu euskal enpresa-sareak, teknologia-zentroek, unibertsitateek eta ZTBESeko beste agente batzuek paper erabakigarria dutela Covid-19 birusak sortutako larrialdi egoera gainditzeko zereginean, eta Ikerketa eta Garapeneko proiektu anbiziotsuak garatu behar dituztela horretarako. Horregatik abiarazi dugu itzuli beharrik gabeko ezohiko finantzaketa-neurri hau, proiektuaren %100eraino estali dezakeena.

Proiektu premiazkoak, beharrezkoak eta aproposak bilatzen ditugu, gizarte osoak gainditu ditzan pandemiak ekonomian eta harreman sozialetan izango dituen ondorioak.

Lehen deialdia itxita.

Hartu hurrengoa.
Sinatu hemen

 

Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua

T.: 902702142
email: info@spri.eus

COVID-19 I+G LAGUNTZAK ESKAINTZEN DIZU:

Inbertsioaren %100eraino, itzuli beharrik gabe, baldin eta Oinarrizko Ikerketa proiektu bat bada.

Inbertsioaren %50eraino, itzuli beharrik gabe, baldin eta Ikerketa Industrialeko proiektu bat bada.

Inbertsioaren %25eraino, itzuli beharrik gabe, baldin eta Garapen Esperimentaleko proiektu bat bada.

COVID-19 I+G LAGUNTZAK ZURE GASTUAK ESTALIKO DITU:

  • Proiektuan parte hartzen duten ikertzaile, teknikari eta laguntzaileen zuzeneko nahiz zeharkako lan-kostuak
  • Proiektuko alor oso espezializatuetarako kanpo-aholkularitzaren kostua
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak az¬pikontratatzeko kostuak
  • Proiektuaren aholkularitza-kostuak.
  • ETEentzako jabetza industrialeko eskubide-kostuak.
  • Ustiapen-gastuak (materialak eta hornidurak).
  • Soilik proiekturako erabiliko diren tresna eta ekipoen kostuak.

*

Ezagutu xehetasunez
programa hau

 

ZURE ENPRESAK LAGUNTZA HAU JASO DEZAKE

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresa edo agenteek beren interes-adierazpenak bidal ditzakete, espreski azalduz proiektu hori zergatik den premiazkoa eta beharrezkoa.

*

HAU BAINO EZ DIGUZU ESAN BEHAR:

 Helburuak
 Exekuzio-epea
 Parte-hartzaileak
 Aurrekontu orientatiboa.

Galdetuiguzu zein urrats eman behar dituzun zure Covid-19 I+G proiektua aurkezteko

Proiektua aurkezteko, aurrena dagokion eskari-inprimakia bete beharko duzu.

Kontsulta teknikoak?

Idatziguzu postontzi honetara