Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 31 Marzo, 2022 Finantziazioa Baskeep

SPRIk aurrera jarraitzen du “Baskeep” plataforma aurkezteko jardunaldiekin, zeinaren bidez inbertsioak bultzatzen baitira arazoak dituzten enpresetan

Bizkaiko Cebek patronalak antolatutako ekitaldia datorren apirilaren 7an egingo da

SPRI Taldeak datorren apirilaren 7an aurkeztuko du Baskeep plataforma Bizkaiko Cebek patronalak antolatutako jardunaldi telematiko batean. Plataforma horren bidez inbertsioak bultzatzen dira arazoak dituzten enpresetan. Konkurtsoko administratzaileek plataforma horretan erregistratu eta ezagutarazi ahal izango dituzte aurrekonkurtso edo konkurtso egoeran dauden enpresak, zailtasunekin eta egoera konprometituan dauden enpresa industrialak eta haiei lotutako zerbitzu enpresak.

Francisco Javier Azpiazu Cebek-eko idazkari nagusiak eta SPRI Taldeko Enpresa Sustapeneko zuzendari Aitor Cobanerak aurkeztuko dute Cebek-ek antolatutako jardunaldia, non hizpide hartuko baitira finantza arloko zailtasunak dituzten enpresentzako planak eta produkzio-unitateen salmenta.

Ondoren, SPRI Taldeko Industriaren Garapenerako arduradun Laura Izaguirrek bertatik bertara aurkeztuko ditu “BasKeep” plataformak eskaintzen dizkien aukerak inbertitzaileei zein arazoak dituzten enpresei  eta azalduko du zertan oinarritzen den bi alderdiak konektatzen dituen metodologia.

BasKeep plataforma gune seguru eta konfidentzial bat da, eta inbertitzaileak bertara sar daitezke askotariko zailtasunak dituzten enpresekin harremanetan jartzeko: arazo ekonomiko-finantzarioak dituztenak, desagertzeko arriskuan daudenak ondorengorik ez izateagatik, kapital berria jarriko duen bazkide inbertitzaile berri bat behar dutenak epe luzeko bideragarritasuna eta jarraipena ziurtatzeko, tamainaz handitu nahi dutenak eta handitzeko beharra dutenak, eta konkurtso-prozesu bat hasteko puntuan daudenak.

Hala, zailtasunak dituzten enpresek inbertsio-proposamenak erakarri eta eskuratu ahal izango dituzte lanean jarraitzeko eta lanpostuak mantentzeko.

SPRIk informazio-iturri berri hau gehituko dio bere ohiko lanari, lan-ildo berri bat bultzatzeko bere eskumenen barruan. Lan-ildo horren bitartez interesa sistematizatu eta publizitate handiagoa emango zaie konkurtso eta aurrekonkurtso egoeretan dauden enpresei, hots, tresna lagungarri bat izango da inbertsio-aukerak sortzeko eta industria-sarea indartzeko.

Iragan urtarrilean protokolo bat sinatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiarekin, EAEko merkataritza arloko epaileen bidez konkurtso-prozesuek berma dezaten, ahal den neurrian, exekuzio kolektiboko prozeduretan sartuta dauden enpresen biziraupena.

 

Lotutako albisteak

19 Marzo, 2024 Finantziazioa
BasqueFIK klusterra finantza enpresen eta inbertitzaileen lehiakortasuna indartzeko helburuarekin sortu da
Irakurri gehiago
18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
7 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Alias Robotics-ek Europako Berrikuntza Kontseiluaren finantzaketa lortu du
Irakurri gehiago
14 otsaila, 2024 Finantziazioa
BasqueFIK sortu da, Euskadiko Finantza eta Inbertsio Kluster berria
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
Zetrack eFarming startup bizkaitarrak 1M euro eskuratzea lortu du haren nekazaritzako eredu elektrikoa garatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak