Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 maiatza, 2020 Finantziazioa Araudia

Iñigo Urkullu lehendakariak 20 milioi euroko Renove programak iragarri ditu

Guztira, 25 milioi euro bideratuko dira energia eraginkortasun, makina-erreminta, 4.0 industria eta ibilgailu-erosketa programetara (azken honek 5 milioi euro zituen esleituak alarma-egoera baino lehen)

Guztira, 25 milioi euro bideratuko dira energia eraginkortasun, makina-erreminta, 4.0 industria eta ibilgailu-erosketa programetara (azken honek 5 milioi euro zituen esleituak alarma-egoera baino lehen)

 

Mahai Sozioekonomikoaren bileraren ostean Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri du, ibilgailuak erosteko programetara lehendik bideratuta zeuden 5 milioi euroez gain, 20 milioi euroko hainbat Renove programa jarriko direla martxan, “lanean jarraituko dugulako uneko lehentasunei aurre egiteko eta hauxe delako kontsumoa eta inbertsioa sustatzeko garaia, bizirik mantentzeko horrela ekonomiaren eta enpleguaren dinamismoa”, esan du.

Zehazki, lehendakariak programa hauek aipatu ditu:

  • Bonu-programa bat merkataritza berraktibatzeko, Foru Aldundiekin batera.
  • Renove etxetresna elektrikoak, 2,5 milioi euroko inbertsioarekin, eta Renove leihoak, 2,5 milioiko inbertsioarekin. Biak energia eraginkortasunarekin lotuta.
  • Enpresa txiki eta ertainentzako Renove makina-erreminta eta Renove Industria, 5na milioirekin, lehiakortasuna eta digitalizazio industriala hobetzeko.
  • Ibilgailuentzako Renove programa, indarrean dagoen deialdiko 5 milioiei beste 5 milioi euro gehitzeko.

Esan du programa horiek familiei eta enpresei lagunduko dietela kontsumoa eta inbertsioa sustatzen, eta helburutzat dutela ez bakarrik ekonomia dinamizatzea, baizik eta baita ere aurrera egitea energia eraginkortasunaren arloan eta ibilgailu parkea berritzea CO2 isuriak murrizteko.

Era berean, Urkulluk adierazi du “osasun larrialditik irteten ari garela eta larrialdi ekonomikoari erantzuten ari garela.  Mikro-enpresa, autonomo eta familien egoera arintzeko laguntza-programa eta aurrekontu gehien bideratu duen erkidegoa gara. Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du Covid funtsa, 1.550 milioi eurorekin; eta Foru Aldundiek zergen ordainketa atzeratu eta salbuesteko neurriak hartu dituzte. Programa osagarriak ere jarri dituzte martxan: Bizkaia Aurrera; Gipuzkoako suspertze ekonomiko eta sozialeko programa; eta Arabaren suspertze ekonomikorako “A Plana”, atzo bertan aurkeztua.

Orobat aipatu ditu ABEEak, esanez, Alemaniako eredua aplikatzeko eskatzeaz gain, baita ere erreklamatu duela luza dadila ezinbesteko ABEEn iraupena. Adierazi du komeni dela trantsizio arin eta malgu bat eskaintzea ABEE berriei ekonomia eta antolakuntzarekin lotutako arrazoiengatik. “Gaur konpromiso bat proposatzen dut, Mahai honetatik Espainiako Gobernuari eskatzeko zabaldu dezala neurri hori, iraupena luzatuz eta sektore gehiagotara zuzenduz. Espainiako Gobernuak 100.000 milioi euroko laguntzak jasoko ditu Europatik Sure funtsaren bitartez -esan du–. Euskadin programa hori osa dezakegu, horretan ere Alemaniako eredua aplikatuz. Horrek esan nahi du “hiru aldetako ahalegin bat” egin behar dugula Eusko Jaurlaritza, enpresak eta langileak elkar hartuta.

Azkenik, azpimarratu du Jaurlaritza etorkizun ekonomiko bat diseinatzen ari dela enplegua berreskuratu eta finkatzeko, eta esan du ahaldun nagusiekin bildu nahi duela Enplegu eta Suspertze Ekonomikoko Programa berri baten ildo estrategikoak taxutzeko, oinarrizko helburutzat izango duena galdutako enplegua berreskuratzea eta langabezia-tasa %10etik behera jaitsaraztea berriro.

 

Lotutako albisteak

11 apirila, 2024 Enpresen berrabiarazpena
Zure enpresaren finantza-osasuna hobetu beharra duzu? Zorra birfinantzatzen eta askoz gauza gehiagotan lagunduko dizu Lortuk
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
Nymiz-ek 2,8 milioi euro biltzen ditu Swanlaab-ek zuzenduta, datuen pribatutasuna sustatzeko AI sortzailearen garaian
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Finantziazioa
Indarturen edizio berriak garapena eta jarduera ekonomikoa bultzatzen ditu beharrik handiena duten Euskadiko eremuetan
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Finantziazioa
BasqueFIK klusterra finantza enpresen eta inbertitzaileen lehiakortasuna indartzeko helburuarekin sortu da
Irakurri gehiago
18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak