Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 urtarrila, 2024 Finantziazioa Gauzatu Industria programa

28M € oinarri teknologikoko eta/edo berritzaileko ETEak sortzea eta garatzea bultzatzeko

Gauzatu Industria programaren helburua da enplegua sortzea eta ekonomia suspertzea. Industria arloko edo industriarako zerbitzuetako eta oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea duten enpresa txiki eta ertainei (ETEak) zuzenduta dago.

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 21ean amaituko da

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria Programako laguntzak ireki ditu. Horien gastua 28 milioi eurokoa izango da. Helburua da oinarri teknologikoko eta/edo berritzaileko ETEak sortzea eta garatzea bultzatzea. Eskaerak martxoaren 21a baino lehen aurkeztu beharko dira

Laguntzak inbertsioaren % 35era arteko laguntza itzulgarriak dira, eta gehieneko zenbatekoa 200.000 eurokoa izango da sortutako enplegu bakoitzeko edo 150.000 eurokoa hasierako plantilla mantentzeko. Laguntza horiek bost urtez itzuli beharko dira, eta ezingo dute enpresa bakoitzeko1.500.000 euro baino gehiagokoak izan.

Talentua gehitzeko eta instalazio berriak erosteko eta ekipatzeko laguntzak

Laguntza honen bidez, Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen bidez, 500 enplegu sortuko dituen 100 milioi euroko inbertsioa bultzatu nahi du

2000tik 2023ra arte, Gauzatu Industria programara bideratutako 649 milioiei esker, oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea duten ETE-ek 2.725 milioi euro inbertitu eta 17.695 lanpostu sortu dituzte. Azken lau urteotan, egindako inbertsioa 112 miloi eurokoa izan da eta horrek 480 milioi euroko balioa duten inbertsioak bultzatu eta 2.762 enplegu sortu ditu. Iazko datuei bakarrik erreparatzen badiegu, laguntzara bideratutako 28 milioi euroko zenbatekoak 178 milioi euroko enpresa-inbertsioa eta 569 lanpostu sortu zituela ondorioztatuko dugu.

Diruz lagun daitezkeen inbertsio horiek ezin dute urtarrilaren 1 aurretik abiarazitakoak izan, eta inbertsioak hasi ziren unetik zenbatzen hasi eta gehienez 24 hilabeteko epean gauzatu ahal izango dira.

Laguntzak enplegua sortzeko edo mantentzeko inbertsioetara bidera daitezke. Honako hauek dira adibide batzuk:

  • Enpresarako eraikuntza eta lursail berriak erostea
  • Lan-zentro horietarako makinak, tresnak edo instalazio teknikoak erostea
  • Informatikako programak eta ekipoak erostea
  • Jabetza industrialeko eta patenteen gastuaTe ofrezco te

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainei laguntzeko konpromisoa du eta, bereziki, finantzaketa eskuratzen laguntzeko konpromisoa. Finantzaketa hori, faktore bakarra ez izan arren, baldintzatzailea da ETE-ek hazteko eta beren lehiakortasuna hobetzeko jarduerak eta oinarri teknologiko eta/edo berritzaileko proiektuak abian jartzeko aukera izan dezaten.

Gauzatu Industria programa 2020-2024ko Gobernu Programaren konpromisoekin bat dator eta, zehazki, “ekonomia eta enplegua suspertzea” du ardatz nagusi. Horren helburua da ekonomia suspertzea, enplegua berreskuratzea eta kalitatea hobetzea. Industria aurreratuan, inbertsioan, berrikuntzan eta nazioartekotzean oinarritutako estrategia da, Euskadi industria eta teknologia mailako erreferente bihurtzeko.

Oinarri teknologikodun eta/edo berritzailedun ETE industrialetarak

Gauzatu Industria programa enpresa txiki eta ertainei (ETEak) zuzenduta dago, baldin eta produktu-prozesu industrialarekin zerikusia duten erauzketako, eraldaketako, produkzioko eta industriarekin lotutako zerbitzuen ezaugarriak betetzen badituzte, eta oinarri teknologiko eta/edo berritzailea badute, bai eta jarduera nagusitzat IT/OT (Information Technology / Operational Technology) inguruneetarako zibererasoen aurkako babes-sistemak bateratzea eta integratzea dutenak ere (Segurtasuneko Euskal Zentroaren -BCSC- zibersegurtasun-katalogoan erregistratuta daudenak).

Laguntza horien helburuetarako, enpresa txiki eta ertainak (ETEak) izango dira 250 langile baino gutxiago dituzten eta urtean 50 miloi euroko negozio-bolumena gainditzen ez duten enpresak edo urteko balantze orokorra 43 miloi eurokoa baino handiagoa ez dutenak.

Programa honen baldintzetako bat da hasierako plantillari eta sortutako enpleguari gutxienez hiru urtez eutsi beharko zaiola enpresa onuradunean, enplegua sortzen denetik edo denbora-muga amaitzen denetik zenbatzen hasita (luzapenak barne).

Ezinbestekoa da diruz lagundutako proiektuek Euskadiko beren lan-zentroetan inpaktua izatea, horietan enplegua mantenduz edo handituz.

Eskaerak norgehiagokako irizpideen arabera eta enpresa bakoitzaren oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea kontuan hartuta emango dira. Horrela, enpresak lan egiten duen sektorea aztertuko da, eta teknologia maila handia dutenak lehenetsiko dira, hala nola Energia, Fabrikazio Aurreratua eta Biozientzia edo Bioosasuna. Gainera, kontuan hartuko dira berrikuntza teknologikoan eta I+G+b arloan inbertitutako baliabideak eta ezagutza horiek merkatuan barneratuko diren prozesu edo produktu berrietara transferitzeko gaitasuna.

Gauzatu Industria 2024 programako aurrerakinetara sartu ahal izateko, osatu zure eskaera martxoaren 21a baino lehen. Eskatu hemen!

Lotutako albisteak

19 Marzo, 2024 Finantziazioa
BasqueFIK klusterra finantza enpresen eta inbertitzaileen lehiakortasuna indartzeko helburuarekin sortu da
Irakurri gehiago
18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
7 Marzo, 2024 Ekintzailetza
Alias Robotics-ek Europako Berrikuntza Kontseiluaren finantzaketa lortu du
Irakurri gehiago
14 otsaila, 2024 Finantziazioa
BasqueFIK sortu da, Euskadiko Finantza eta Inbertsio Kluster berria
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
Zetrack eFarming startup bizkaitarrak 1M euro eskuratzea lortu du haren nekazaritzako eredu elektrikoa garatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak