Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2024 laguntzen plana Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Ez, ezin da ordaindutako beste jarduerarik egin, dedikazioa bekaren jarduerarako esklusiboa baita.
Ez, bateraezinak dira helburu bera duten beste laguntza batzuk jaso dituzten pertsonentzat, hala nola BEINT, Global Training programaren aurreko edizio bat edo 6 hilabetetik gorako iraupena duen eta atzerrian praktikak egiteko beste laguntza-programa bat.
Ez da derrigorrezkoa titulazio ofiziala izatea, baina ingelesa menderatzea eskatuko da; gutxienez B2 maila unibertsitate-graduko titulazioetarako eta B1 maila goi mailako lanbide-heziketarako.
Hautagaiek ez badute gehienez lau urteko antzinatasuna duen titulurik, ahozko eta idatzizko proba egingo da haien ezagutzak zehazteko.
1.635 euro gordin helmugako herrialdera joateko, mantenurako, ostaturako eta bisen eta txertoen gastuetarako (behar izanez gero).
Bai, derrigorrezkoa da. Ikastarora joan ezean, emandako beka galduko da.
Erakunde laguntzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute proiektua amaitu eta hilabeteko epean, eta gehienez ere 2025eko azaroaren 30ean:
Eskabidea www.spri.eus/GlobalTraining webgunearen bidez bidali eta honako dokumentazio hau erantsi beharko da:
Bai, baina laguntzen zenbatekoak ezin izango du inola ere gainditu programaren garapenaren kostu osoa.
Erakunde laguntzaileek honako zeregin hauek dituzte:
Bekak bateraezinak dira elkarren artean, baina hautaketa-prozesuak bat datozenean, bietara aurkez daitezke, eta bi plazetako bati uko egin behar zaio, bi plazen esleipendun izanez gero.
Basque Digital Innovation Hub (BDIH) irabazi asmorik gabeko ekimen bat da, Euskadiko RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategiari (ZTBP 2030 – RIS3 Euskadi Zientzia eta Teknologia Planean eta Industrializazio Planean definitua eta inplementatua) erantzuten diona eta helburutzat duena enpresa-sareari berrikuntza digital eta jasangarriekin esperimentatzen laguntzea. Fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da. Prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako azpiegitura bat, enpresen eskura dagoena. Sare honek hainbat jabe ditu, besteak beste, I+G-ko zentroak, Lanbide Heziketako Zentroak eta Unibertsitateak, eta eskualdeko erakunde publikoen laguntza jasotzen du. Nazioarteko konexioak ditu Europako beste HUB batzuekin.
Murgiltze-jardunaldi praktiko, proaktibo eta interaktiboak dira, abangoardiako teknologiek enpresetan dituzten aplikazio garrantzitsuenei buruzko denbora errealeko erakustaldiekin. DEEP DIVE jardunaldiek teknologiekiko lehen kontaktua eskaintzen diote euskal ETEari negoziorako konponbideak bilatzeko orduan. Jardunaldi horietan parte hartuz, enpresak hobeto txertatuko ditu Basque Digital Innovation HUB-en (BDIH) nodoek eskainitako teknologia digital eta jasangarriak: robotika malgu eta kolaboratiboa, fabrikazio gehigarria, material aurreratuak, zibersegurtasuna eta makina adimendun eta konektatuak, sare elektriko digitalak, gailu medikoak eta osasun digitala.
Ez. Jardunaldiek leku kopuru mugatua dutenez, erregistratzeko prozedura amaitutakoan parte-hartzaileak itxaron egin behar du plaza konfirmatzeko posta elektronikoa jaso arte.
Bai, enpresak aukera du nahi beste erregistro egiteko Deep Dive bat baino gehiagotarako edo parte-hartzaile bat baino gehiagorentzat Deep Dive berean.
Lagundu zaitzakegu