Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Ekimen honetan parte hartu nahi baduzu, edo informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan Invest in the Basque Country-ko lantaldearekin Hornitzaile Estrategikoak Erakartzeko zerbitzuaren webgunearen amaieran aurkituko duzun inprimakia betez.
Lankidetzan arituz Euskadiko Kluster eta Enpresa Elkarte garrantzitsuenekin.
Hasteko, aukerak detektatzen dira euskal enpresen bitartez eta, behin azterketa hori egin ondoren, euskal enpresa harremanetan jartzen da atzerriko hornitzailearekin jakiteko zein neurritaraino interesatzen zaion Euskadin kokatzea.
Ondoren, enpresek inprimakia beteko dute, eta bertan adieraziko dituzte hornitzaile zehatzak, eta baita ere hornitzaile identifikaturik ez duten arlo edo teknologiak, baldin uste badute halako hornitzaileak Euskadin kokatuta egotea onuragarria izan litekeela euren jarduerarako.
Jarraian, SPRI Taldeko Invest The Basque Country arloko lantaldeak bideokonferentzia bat antolatuko du inplikatutako alderdi guztiekin, Euskadin ezarpen bat egitearen hasierako bideragarritasuna zehazteko.
Bukatzeko, hasierako interesa positiboa bada, Invest The Basque Country ekimenak Ezarpen-Proiektu bat garatuko du atzerriko hornitzailearentzat.
Ekimen honen helburua da RIS3 arloko hornitzaile estrategikoak bilatzea, gure ekosisteman integratu daitezen eta balio-katean egon daitezkeen hutsuneak osa ditzaten. Zerbitzu honen bidez erakarri nahi dira bai euskal enpresentzat interesgarrienak izan daitezkeen hornitzaileak, bai hornitzaile identifikaturik ez duten arlo edo teknologietan enpresaren jarduerarentzat interesgarria izan litekeen hornitzaile bat.
Ekimen honen asmoa da euskal enpresarekin kolaboratzea RIS3 arloko atzerriko hornitzaile estrategiko hori Euskadira erakartzeko, gure ekosistemaren barruan integratu dadin, dela produkzio-lantegi batekin edo dela I+G-ko zentro batekin.
Testuinguru global gero eta arriskutsuago honetan (pandemia, gatazka belikoak, lehengai eta itsasoratzeen kostuen gorakada, etab.), inoiz baino garrantzitsuagoa da tokiko hornitzaile estrategikoen oinarri sendo bat izatea. Ekimen honen helburua da jakitea zein teknologia edo osagai falta diren gure balio-katean, hornitzaile estrategiko horiek Euskadira erakartzeko.
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin eta zuri publizitate pertsonalizatua erakusteko,
zure nabigazio-ohituren arabera (adibidez bisitatzen dituzun web orriak) eginiko profil batean oinarrituta.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
Cookie guztiak onartu ditzakezu “Onartu” botoia klikatuz edo cookie-ak konfiguratu nahiz beren erabilpena eragotz dezakezu hurrengo atalera sartuz
Teknikoak
Beti aktibo
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea guztiz beharrezkoa da harpidedunak edo erabiltzaileak berariaz eskatutako zerbitzu jakin bat erabiltzeko legezko helburuetarako, edo komunikazio baten transmisioa komunikazio elektronikoen sare baten bidez egiteko helburu bakarrarekin.
Lehentasunekoak
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Estatistikoak
Biltegiratze edo sarbide teknikoa, helburu estatistikoetarako soilik erabiltzen dena.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketina
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea beharrezkoa da erabiltzaile-profilak sortzeko publizitatea emateko, edo erabiltzailearen jarraipena egiteko webgune edo webguneetan antzeko marketin-helburuetarako.