Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2024 laguntzen plana Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Programako orientatzaileek tutoretza eskainiko diete parte hartzaileei talde bakoitzaren onena azaleratzeko helburuarekin. Orientatzaileak izen handiko nazioarteko profesionalak dira, euren ezaguerak, esperientzia pertsonalak eta ikuspegiak enpresen garapen eta bilakaera eraginkorrago baten zerbitzura jarriko dituztenak. Orientatzaileen taldeak startup parte hartzaileak gidatuko dituzte negozio ereduko, marketin estrategiako, sareetako, eta abarretako fase guztietan zehar; finantzaketa, inbertsioa edo bezero berriak lortzeko ahaleginean.
BIND 4.0 programaren seigarren edizioaren data garrantzitsuenak
Doakoa da. Venture Client diren enpresek ordaintzen dute zuen proiektuaren garapena eta, trukean, ez zaizue inolako partaidetza edo akziorik eskatuko, ez eta parte hartzeagatiko inolako tasarik ere, garatu dugun eredu publiko-pribatuari esker.
Galderak edo iruzkinak helarazi nahi badizkiguzu, jarri harremanetan BIND 4.0 koordinazio taldearekin info@bind40.com helbide elektronikoan. Pozik lagunduko dizugu!
Gogoratu baldintza orokorrak irakurtzeaz.
Jarraitzeko aukera dago, zalantzarik gabe. Behin proiektua amaituta, startup-en eta Venture Client-en arteko harremana aldatuz joango da bi alderdien artean ager litezkeen behar eta motibazioen arabera. Harreman hori modu pribatuan adostu ahalko dute. BIND 4.0 startup-en % 60ek enpresarekiko harremana mantentzen dute gure programan parte hartu eta urtebeteren buruan.
BIND 4.0ko kide diren enpresa kolaboratzaileek etengabe bilatzen dituzte kontzeptu berriak, ideia berritzaileak eta sorkuntza fase goiztiarrean dauden startup-ak, 4.0 industrian dituzten erronkak gainditzen lagun diezaieketenak. Lortzen duten onura da munduko enpresa-talenturik onenarekin erlazionatu ahal izatea eta proiektu berritzaileak arin eta arrisku eta kostu kontrolatuen esparruan garatzea.
BIND 4.0 programak kalitate handiko trebakuntza eta orientazioa eskaintzen ditu esperientzia zabala duten puntako profesionalen eskutik, salmenten, inbertsioen, eskalatzearen eta garapen profesionalaren arloetan. Trebakuntza programaren helburua da startup taldeei laguntza ematea euren 4.0 industriako proiektu kolaboratiboan aurkitzen dituzten garapen eta azelerazio arazoak ebazteko.
BIND 4.0 Eusko Jaurlaritzak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak diseinatu eta finantzatzen dute SPRI enpresen garapenerako agentziaren bitartez. Programak lankidetzak ezartzen ditu eskualdeko enpresa industrial nagusiekin, Venture Client moduan, eta HAZI Fundazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Foru Aldundien sostengua du.
Urrian zehar garatuko den aurrehautaketa prozesua itxi ondoren, BIND 4.0 harremanetan jarriko da hautatutako hautagaiekin bigarren faseko bilerak koordinatzeko. Hautatu ez diren hautagaiei ere emango zaie emaitzaren berri.
Bigarren faseko elkarrizketak amaitu direnean, BIND 4.0 programako taldea finalistekin harremanetan jarriko da startup-aren eta Venture Client-aren / bazkide industrialaren arteko bilera koordinatzeko, 24 asteko azelerazio zikloan zehar garatuko den proiektu erkidea definitu dezaten.
Epaimahaia osatuko duten Venture Client-ek eta lehiaketaren arduradunek bakarrik atzituko dituzte startup bakoitzaren dokumentuak. Dokumentuek babes handia izango dute baimenik gabeko sarbideak saihesteko.
2023ko edizioak online formatu hibridoa eta presentziala izango du. Kick-off, Pitching eta Mentoring saioak online egin ahal izango dira, eta aurrez aurre egon beharko dute bi murgiltze-saiotan eta Demo Day ekitaldian.
Ekitaldi guztiak Madrileko CET/CEST ordu eremuan antolatuko dira.
BIND 4.0 programak startup parte hartzaileei gomendatzen die ahalik eta denbora gehien eman dezaten Euskal Autonomia Erkidegoan, tokiko ekosisteman murgildu daitezen eta bertan garatzen has daitezen. Eskualde honetan inbertitzeko arrazoiak hobe ezagutzeko, gure Basque Industry 4.0 Ecosystem webgunean bertako enpresei eta industriei buruzko datu garrantzitsuenak aurki daitezke.
Venture Client-ek / enpresa bazkideek hautatutako startup bakoitzari proposatuko diote 4.0 industriako proiektu erreal bat garatzeko aukera. Fase honetan zehar, startup finalisten eta interesa duten Venture Client-en arteko bilerak antolatuko dira proiektuaren aplikazio eremua definitu ahal izateko eta lankidetza hitzarmen / kontratu bat adosteko. Hitzarmenaren baldintza juridikoak errazte aldera, BIND 4.0 programak hitzarmen txantiloi estandar bat eskainiko du. Hala ere, bi alderdiek erabateko askatasuna izango dute kontratuko klausulak idazteko. Startup-ek programaren aholkularitza juridikoa jasoko dute hitzarmena gauzatzeko.
Proiektuaren amaierako zenbatekoa eta Venture Client-ak eta startup-ak sinatu dezaketen kontratu potentzialaren baldintzak alderdien artean adostuko diren arren, proiektuaren aplikazio eremuaren eta konplexutasunaren arabera, programak 25.000€ -ko (BEZa kanpo) gutxieneko zenbatekoa ezarri du orientazio moduan.
Hautaketa prozesua hiru fasetan banatuta dago:
1. FASEA: Startup-en aurrehautaketa
2. FASEA: Startup finalisten hautaketa
3. FASEA: Venture Client baten eta startup finalisten arteko parekatzea proiektu erkide batean lan egiteko
Startup parte hartzaileak hautatuko dituzte lankidetzaren eta teknologia berrien ezarpenaren bila ari diren Venture Client korporatibo diren 70 enpresek. Gogoratu gure Venture Client-en profilak aztertzeaz, sektorean dauden beharrak ezagutzeko eta zuen soluzioak egokiak izan daitezkeen hausnartzeko. Hautaketa prozesua gainditzen duten eta gutxienez ere sektoreko Venture Client batekin lankidetza hitzarmena eta kontratua gauzatzen dituzten startup-ak sartuko dira BIND 4.0 programan.
Ikusi baldintza orokorrak
BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformak harremanetan jartzen ditu startup dinamikoak eta euren sektoreetako liderrak diren enpresak, azken hauek dituzten eraldaketa digitalerako barne erronkak gainditzeko kanpoko irtenbideak aurkitzeko helburuarekin. BIND 4.0 plataformari esker, enpresa hauek ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+B) utz dezakete teknologia berrietan espezializatuta dauden startup gazteen esku. Lankidetza hau onuragarria da alderdi guztientzat, etekina ateratzen baitie startup-en ezaguera eta bizkortasunari eta baita enpresa handien esperientzia eta baliabideei ere.
Ez. Edozein herrialdetako startup-ek eman dezakete izena BIND 4.0 programan parte hartzeko. *2022ko edizioa aurrez aurreko eta lineako programa hibridoa izango da. Zenbait datetan ezinbestekoa izango da pertsonalki bertaratzea. Startup taldeek taldekide bat bidali beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoan antolatuko diren ekitaldietara, parte hartu ahal izateko.
Bai, startup-ek juridikoki eratuta egon behar dute, euren garapen teknologikoa amaituta izan behar dute eta merkaturatzeko prest egon behar dira edo merkatura iritsi berriak izan behar dira.
Hasierako faseetan eta “ideia fasean” dauden proiektuak ez dira onartuko. BIND 4.0 euren garapen teknologikoa amaitu duten eta produktu/zerbitzua merkaturatzeko prest dauden 4.0 industriaren arloko startup-ei zuzendua dago.
Lagundu zaitzakegu