Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2024 laguntzen plana Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Ez; Haziteken edo Fast Track Innobideaken 200 puntu baino gehiago dituzten proiektuek automatikoki jasoko dute txostena.
Aurrerapen teknologikoa duten berrikuntza-proiektuentzako Zerga Ondorioetarako Txosten Teknikoa lortzeko gutxienez 200 puntu lortu behar dira Hautagarritasun Irizpide hauen gainean:
I+Gko proiektuentzako Zerga Ondorioetarako Txosten Teknikoa lortzeko gutxienez 200 puntu lortu behar dira Hautagarritasun Irizpide hauen gainean:
Ez; hainbat urtetako proiektuak direnean, eskaera bakarra egin ahal izango da urte guztietarako, baina txostenak urtero igorriko dira.
Lankidetzan egindako proiektuen kasuan, eskaera bakarra (elkarrekin) aurkeztuko da proiektu bakoitzeko, baina partzuergoaren bazkide bakoitzari txosten indibiduala igorriko zaio.
Nahi duzunean egin dezakezu. Zerbitzuaren prestazioa urte osoan dago zabalik.
Ez; Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txosten Teknikoak Igortzeko Zerbitzua erabat doakoa da enpresa eskatzaileentzat.
Guretzat garrantzitsua da euskal enpresaren premia guztiak ezagutzea, BasqueTrade&Investment agentziak kontuan hartzen baititu bere kezka guztiak atzerriko merkatuei buruzko txostenak egiteko orduan. Gainera, enpresa batek azterketa pertsonalizatuak egin nahi baditu, agentziaren zerbitzuak kontratatu ditzake eskaerapean.
Eskuragarri dauden txosten guztiak argitaratuta daude Basquetrade.eus webgunean (Adimen Lehiakorraren atalean) eta euskal enpresaren blogean (spri.eus). Bestalde, gurekin harremanetan jar zaitezke zure intereseko sektoreei buruzko txostenak bidal diezazkizugun eskatzeko.
Jakina. Hori bai, esan behar diguzu zein posta elektronikotan jaso nahi duzun informazio guztia. Dagoeneko jasotzen badituzu SPRI Taldearen jakinarazpenak zure profila editatu ahal izango duzu, eta posible izango duzu aukeratzea zein gairi buruzko informazioa jaso nahi duzun. Zure lehentasunekin zerikusia duen informazioa bakarrik bidaliko dizugu: buletinak, nazioartekotzeari buruzko txostenak, ekitaldien agenda, beste jakinarazpen batzuk… Une honetan, hainbat sektoreri buruzko behatokiak argitaratzen ari dira (automobilgintza, energia edo ingurumena) sektoreen bilakaera eta maila globalean dituzten perspektibak monitorizatzeko. Zerbitzuak ez dira mugatzen informazio sektoriala edo geografikoa ematera; horrezaz gain, jarraipena egiten diete euskal enpresan eragina duten aktualitateko gai guztiei, hala nola Ukrainiako gerrari, Covid-19ak sortutako pandemiaren ondorioei edo lehengaien prezioen igoerari.
Bai. Eskuratuko duzun informazioa guztiz doakoa da.
Adimen Lehiakorreko Unitateak merkatuei buruzko informazioa ematen dizu zure negozioari buruzko erabakiak har ditzazun, informazio sistema baten bidez. Informazio hori iturri kontrastatuetan oinarritzen da, beraizik prozesatuta eta egituratuta dago eta Euskadiren errealitatera egokituta, ahalik eta errazen aurki dezazun (txosten, ohar tekniko eta behatokien bidez) zure negozioak merkatu eta sektoreei buruz behar duen balio erantsiko informazioa.
Esteka batek webgune baten posizionamenduan duen pisua edo garrantzia aldatu egiten da estekaren jatorriko webgunearen itzalaren arabera, eta estekaren jatorriko eta jomugako webguneen arteko kidetasun tematikoaren arabera. Horri estekaren “kalitatea” deitzen zaio. Horregatik, gure posizionamendua onuragarria izan daiteke zuretzat.
Estekek “gomendio” funtzioa betetzen dute mundu digitalean. Albiste bat argitaratzen badugu eta haren barruan esteka bat badago zure webgunera daramana, bilatzaileek albistearen gai nagusiarekin lotuko dute zure webgunea, eta horrezaz gain, zure webgunea SPRIren webgunearen garrantziaz baliatuko da. Gainera, esteka horiek kalitate handiko bisitari mordoa eramango dute zure webgunera.
Idatziguzu. Zerbitzu honen webguneko harremanetarako inprimakiaren bidez egin dezakezu.
Inpaktu handiko sustapenak eskaintzen dituen SPRI Taldearen komunikazio-zerbitzu bat da, laguntza emateko euren burua ezagutarazi, posizionatu eta ikusarazi nahi duten eta gai hauekin lotutako jarduera edo proiekturen bat garatzen duten euskal enpresei: digitalizazioa, berrikuntza, I+G+B, ekintzailetza, finantzaketa, zibersegurtasuna, nazioartekotzea.
Proiektuak konfiguratu eta garatzeko fasea.
BIND 4.0 ekitaldiaren bitartez, BIND 4.0 ekimeneko lantaldeak elkarrekin harremanetan jarriko ditu ETEak eta aukeratutako startupak, baina horrek ez du esan nahi inolako betebeharrik sortzen denik, edo kontaktu horren ostean bien arteko harreman komertzialak sortzea beharrezkoa denik.
Planteatutako erronkei erantzuteko moduko konponbide teknologiko bat aurkitu duten ETEek, hala badagokio, kontratu bat sinatuko dute zuzenean startupekin, eta akordioaren alderdi orokor garrantzitsuenak jakinaraziko dizkiete KDEei. SPRIk edo KDEak ez dute izango inolako paperik edo parte-hartzerik proiektu horien garapenean.
Bi alderdiek askatasun osoz zehaztu eta adostuko dituzte proiektuaren irismena, helburuak, iraupena eta baldintza ekonomikoak, SPRIren parte-hartzerik gabe.
Kontratuaren edukia loteslea izango da bakarrik alderdi sinatzaileentzat, hots, ETEarentzat eta startuparentzat, bien arteko eskubide eta betebeharrak finkatzen dituen akordio pribatu bat izango baita.
Hortaz, bi alderdiek (ETEa eta startupa) euren gain hartutako betebeharrak betetzea alderdi bakoitzaren erantzukizuna izango da soilik. Zehazki esanda, bi alderdiek (ETEak eta startupak) adosten duten prezioa ETE parte-hartzaileak ordainduko du eta SPRIk/KDEak ez du inolako erantzukizun edo betebeharrik izango, ez prezioa ordaintzeari dagokionez, ez bi alderdiek (ETEak eta startupak) adostutako gainerako obligazioei dagokienez ere.
ETEek euren startup begikoenak lehenetsi ondoren, KDE bakoitzak behar diren saioak egingo ditu startupek euren proposamenak aurkez diezazkieten ETEei.
Aukeraketa-fasea: startupen ebaluazioa eta ETE-startupen arteko matching-a
Startupak aukeratzeko prozesua bi fasetan egingo da: ebaluazio fasea eta matching fasea.
Era berean, startupen ebaluazio faseak bi azpi-fase izango ditu:
Ebaluazio irizpideak |
1) Balio-proposamena (% 40) |
Proposatutako konponbidearen berrikuntza-maila. |
Planteatutako proposamenaren heldutasun-maila (teknologia/produktu edo zerbitzua merkatuko zein fasetan dagoen). |
Proposatutako konponbideak ETEan eta merkatuan izango duen inpaktua. |
Proposatutako konponbidearen abantailak merkatuko alternatibekin alderatuta. |
2) Talde sustatzailea (% 20) |
Talde sustatzailearen prestakuntza eta gaitasun profesionalak. |
Aplikazio-sektorean izandako esperientzia eta hari buruzko ezagutzak. |
3) Planteatutako erronketara egokitzea (% 40) |
Planteatutako erronkaren eskakizun teknikoak betetzea. |
Proiektuaren azalpen-maila (faseak, irismena, helburuak, adibideak) |
Proposatutako konponbidearen eskalatze-gaitasuna antzeko premiak dituzten ETEetan. |
Lagundu zaitzakegu