Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Atal guztiak
> Laguntza programak, finantzaketa, inbertsioak > Pilotu programa
Justifikazio-agiriak proiektua amaitu ondoren eta egun horretatik bi hilabetera arte aurkeztu beharko dira. Hauek izango dira dokumentu horiek:
Proiektuaren burutzapenari, diseinuari eta garapenari buruzko memoria, bai eta diruz lagundutako proiektuarekin lotutako jarduera guztiei buruzkoa ere.
Proiektuaren laguntzaile den atzerriko erakunde publikoak egindako obraren/proiektuaren jasotze-akta.
Langileen zuzeneko kostua justifikatzeko, ordu-kostua ziurtatu beharko da.
Zeharkako kostuaren justifikazioa: langileen zuzeneko kostu subentzionagarrien % 15 hartuko da zeharkako kostutzat.
Materialaren, hornigaien justifikazioa: gastu hautagarrien fakturak aurkeztu beharko dira, banakatutako kostuekin, igorpen-datarekin eta hornitzailearen identifikatzailearekin, baita ordainketen dokumentuak ere, horien zenbatekoa eta ordainketa-data zehaztuta.
Bidaia-gastuak: garraio-txartelak eta ostatu-fakturak bidaiaren egiaztagiri gisa aurkeztu beharko dira.
Kanpo-aholkularitzako gastuak: kontzeptu horrengatik ordaindutako fakturak aurkeztu beharko dira.
Proiektu pilotuaren erreplikagarritasunaren ziurtagiria.
Emandako bankuko kontu korrontearen titulartasun-ziurtagiria aurkeztea.
Hainbat hornitzaileren eskaintzak, DEALen 30.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Dirulaguntzak SPRIk ordainduko ditu, laguntza esleitu zaion onuradunari ordainketa bakarra eginda, likidazio-eskaera eta justifikaziorako dokumentazioa aurkeztu ondoren.
Laguntza eskatzen den proiektu pilotuaren memoria, haren izaera berritzailea, erabilitako metodologia eta ingurune geografikorako egokitzapena zehaztuz.
Eskriturak eta erakunde eskatzailearen ordezkaritza-ahalmena.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak.
Aurreko hiru urteetan jasotako minimis laguntzen zerrenda.
Proiektu berarentzat eskatutako eta/edo erakunde publiko edo pribatuek emandako laguntzen zerrenda.
Enpresaren neurria zehazteko datuak: enpleguaren gaineko urteko datuak, negozio-bolumena eta balantze orokorra.
https://app7.spri.net/pilotu/ helbidean eskuragarri dagoen I. eranskineko eredu normalizatuaren araberako erantzunkizunpeko adierazpena.
Akreditazioa, enpresei emandako 30.000 euro baino gehiagoko dirulaguntzetan bakarrik.
Bazkide izanez gero, Global Compact edo Munduko Ituneko bazkide izatearen egiaztagiria.
Enpresa esportazio-partzuergo bateko, salmenta-talde bateko, klusterrak dinamizatzeko elkarte bateko edo elkarte sektorial bateko kidea dela edo lankidetzan nazioarteko sustapen-jardueretan parte hartzen duela egiaztatzeko behar den dokumentazio guztia.
Atzerriko erakunde publiko batekin edo erakunde kudeatzaile batekin sinatutako akordioa, proiektu pilotu baten diseinuan parte hartzeko. Bertan, alderdi biek proiektu hori egiteko duten konpromisoa, finantzaketa-ituna, aurreikusitako gastuen aurrekontu xehatua, erreplikagarritasun-aurreikuspenak eta proiektua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen diren gai guztiak jasoko dira. Akordio hori lortzen ez bada, aurreakordio bat dagoela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpen batekin ordezkatu ahal izango da.
Enpresa bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du deialdi bakoitzeko.
Enpresa bakoitzeko dirulaguntzaren muga 50.000 €-koa edo proiektuaren guztizko kostuaren % 51koa da.
Euskadin errotuta dagoen edo produkzio-instalazioak bertan dituen edozein enpresak (mikroenpresa, ETEa edo enpresa handia), oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu aurretik eratutakoak, eskura ditzake programako laguntzak.
Cookieen baimena
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin eta zuri publizitate pertsonalizatua erakusteko,
zure nabigazio-ohituren arabera (adibidez bisitatzen dituzun web orriak) eginiko profil batean oinarrituta. Informazio gehiagorako klikatu hemen. Cookie guztiak onartu ditzakezu “Onartu” botoia klikatuz edo cookie-ak konfiguratu nahiz beren erabilpena eragotz dezakezu hurrengo atalera sartuz
Teknikoak
Beti aktibo
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea guztiz beharrezkoa da harpidedunak edo erabiltzaileak berariaz eskatutako zerbitzu jakin bat erabiltzeko legezko helburuetarako, edo komunikazio baten transmisioa komunikazio elektronikoen sare baten bidez egiteko helburu bakarrarekin.
Lehentasunekoak
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estatistikoak
Biltegiratze edo sarbide teknikoa, helburu estatistikoetarako soilik erabiltzen dena.El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketina
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea beharrezkoa da erabiltzaile-profilak sortzeko publizitatea emateko, edo erabiltzailearen jarraipena egiteko webgune edo webguneetan antzeko marketin-helburuetarako.